Breadcrumb

Eduki publikatzailea

UPV/EHUko Erizaintzako Graduko Praktiken Kudeaketa Eguneratzea

2024ko ekainaren 20an, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean “UPV/EHUko Erizaintzako Graduko Praktiken Kudeaketa Eguneratzea” saioa egin genuen. Bertan izan ziren gure erakunde laguntzaileetako Erizaintzako Graduko praktikak kudeatzeko arduradunak.

Erizaintzako Graduko curriculum-praktikak funtsezkoak dira etorkizuneko erizainen prestakuntzan, eta erakundeekin lankidetzan aritzea da titulazioaren zutabeetako bat. Topaketan zehar, berrikuntzak aurkezteko aukera izan genuen, erizaintzako ikasleen praktiken kudeaketa eta gainbegiratzeari buruz eztabaidatzeko (Leioako Egoitza) eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzen lagunduko diguten esperientziak partekatzeko.