Breadcrumb

Edukia

Jardunaldia

Erizainaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldia

2024ko maiatzaren 10ean Erizainaren Nazioarteko Eguna ospatu zen Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko, Donostiako Erizaintza Atalean. “Etorkizuneko erizaintza geriatrikorako gaituak eta konprometituak” izenburupean, omenaldi sinbolikoa egin genien Geriatriako erizainei, gure gizartean egiten duten lan garrantzitsua ikusarazteko eta hari balioa emateko, gutxietsita eta ikusezin dagoela uste baitugu. Horretarako, egun hartan, gure inguruko erizain hauek izan genituen, Erizaintza Geriatrikoarekin hainbat posiziotatik erlazionatuta daudenak, eta beren hitzaldiekin agerian utzi zutenak egiten duten lan garrantzitsua eta horrek pazienteengan, familiengan eta erizainengan eta taldearengan duen eragina: Pilar Lekuona (Gipuzkoako Erizaintzako Elkargo Ofizialeko lehendakaria, COEGI) Maider Ugartemendia (UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea, Arlo Klinikoko batzorkidea Zahartzaroa Geriatria eta Gerontologiako Euskal ElkarteaN) Karol Machiñena (Ospitaleko Erizaintza zuzendaria) Xenia Costales (erizaina Caser Betharramen) Maria Dolores Martínez (Geriatriako EIR ikaslea, Matia Fundazioan) Jaione Elexpuru (Erizain espezialista Matia Fundazioan, batzordekidea Erizaintza Geriatriko eta Gerontologikoko Espainiako Elkartean) Erizainaren Nazioarteko Egunean, Geriatriako erizainak ikusarazten, beraien lanaren garrantzia aldarrikatzen eta horiei balioa ematen lagundu nahi genuen. Gure ustez, gaur egun eta etorkizunean funtsezko zeregina izango dute gero eta biztanle nagusiagoaren beharrei erantzuteko. Emaitza ekitaldi hunkigarri bat izan zen, non Geriatriako erizainei ahotsa eman zitzaien eta ikusarazi ziren.