Breadcrumb

Edukia

BPSO Euskadi jardunaldia: Zainketen bikaintasuna ospatuz

Aste honetan BPSO Euskadi: Celebrando la excelencia en cuidados deituriko jardunaldia egin da Euskalduna Jauregian. Ontarioko Erizainen Elkarte Profesionalak (RNAO) garatutako Best Practice SpoTlight Organization (BPSO®) izeneko programa ezartzeko esperientziak partekatzea izan da helburua.

Programan parte hartzen duten erakundeek konpromisoa hartzen dute RNAOk diseinatutako praktika kliniko egokien gidak ezarri, zabaldu eta ebaluatzeko.

Euskadi Host Regional bihurtu da, eta horrek esan nahi du lurraldeko erakundeen ezarpena gainbegiratzen duela. Programan parte hartzen duten erakundeek prozesu lehiakor baten bidez parte hartzen dute. Prozesu horren azken edizioan (2021) proiektu bateratu bat aurkeztu zuten Bilbao-Basurtoko ESIk eta UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak.

Martxoaren 9an, zainketen bikaintasunarekin konprometitutako zentroa izateko gurea den proiektu hori aurkeztu genuen.

Gotzone Sagarduy Osasun sailburuak inauguratu zuen ekitaldia, Inmaculada Moro Osakidetzako erizaintzako zuzendariordeak eta Esther González de Investen-Isciii nazio mailako programa koordinatzen duen zentroak parte hartu zuten ere bai.

Ondoren, programa ezartzen parte hartu zuten hainbat erakundek beren proiektuak eta esperientziak azaldu zituzten.

Ekitaldia mahai-inguru batekin osatu zen. Mahai-inguru horretan, gure dekano Joseba Pinedak hartu zuen parte, UPV/EHUko ordezkari gisa. Bertan, ebidentzian oinarritutako praktika ezartzean aurre egin behar diegun aukera eta erronkei buruz eztabaidatu zen, eta erakundeen artean sinergiak sortzeak duen garrantziari buruz.

Hautagai berriei eta eredua ezartzen ari diren erakundeei eskerrak emanez, Victor Bustamante Osasun-laguntzako Zuzendariak ekitaldia itxi zuen.

Guztira 480 osasun-profesional bildu ziren zainketen bikaintasunaren inguruan, gehienak erizainak, baina baita medikuak, fisioterapeutak eta beste batzuk ere, proiektua diziplinartekoa delako.

Proiektuaren ezarpenaren berri emango dizuegu.