Abenduak 1, GIBari eta hiesari erantzuteko munduko eguna
Lehenengo argitaratze data: 2022/11/29
Gurutze Gorritik GIBari buruzko nazioarteko kanpaina honekin bat egin nahi dugu, estigmaren eta diskriminazioaren aurka borrokatuz, GIBarekin eta HIESarekin bizi diren pertsonen giza duintasuna eta eskubideak sustatzeko eta babesteko.
Gizarteari eta gobernuei gogorarazi nahi diegu GIBa desagertu ez dela. Funtsezkoa da gizarteak, eta bereziki gazteek, jabetzea GIBak nola eragiten dion pertsonen bizitzari, horrela estigmari eta diskriminazioari amaiera eman ahal izateko eta GIBarekin bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.
"Ez da zuregatik, niregatik da" leloarekin, egun honetan EHUn egongo gara GIBaren eta beste STI batzuen infekzioaren inguruan sentsibilizatzen eta informatzen eta GIBaren eta beste STI batzuen infekzioaren diagnostiko goiztiarra sustatuz.
GIBa munduko osasun publikoaren arazo handienetako bat da oraindik eta 40,1 milioi bizitza baino gehiago kobratu ditu. Euskadin, gaur egun, 6.000 pertsona baino gehiago dira tratamendu antirretrobiralean daudenak; hala ere, urtero GIB kasu berriak agertzen dira, baita beste STI batzuk ere, hala nola klamidia, gonorrea, genitalen herpesa...
Ez dago GIBaren infekziorako sendabiderik, baina prebentzioa, informazioa, diagnostikoa, tratamendua eta arreta gero eta eskuragarriagoak direnez, GIBa osasun-arazo kroniko tratagarri bihurtu da eta gaixotasun hori duten pertsonei bizimodu osasungarri eta iraunkor batera iristea ahalbidetzen die.
Horren berri emateko, abenduaren 1ean, osteguna, izango gara, 10: 00etatik 14:00etara, hiru puntutan:
- Medikuntzako eta Erizaintzako fakultateko Hall-ean
- Zientzia eta teknologia fakultateko Hall-ean
- Mikel Laboa plazan.
11:45ean Mikel Laboaren plazara hurbiltzera animatzen zaitugu, denok batera argazki bat ateratzeko eta GIBaren biktimak omentzeko minutu bateko isilunearekin.