Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Donostia/San Sebastián Ataleko Erizaintza tituludunen 2023/24 promozioaren Graduazio ekitaldia

Joan den larunbatean, maiatzaren 25ean, Donostiako Antzoki Zaharrean Donostia/San Sebastián Ataleko Erizaintza tituludunen 2023/24 promozioaren Graduazio ekitaldi hunkigarria izan zen. Ekitaldira 116 ikasle graduatu joan ziren, senitartekoak, lagunak eta komunitate akademikoko kideak lagun zituztela.

Zeremonia Jesus Rubio Saileko Dekanorde-koordinatzailak eta Joseba Pineda Fakultateko Dekanoak hasi zuten. Biek nabarmendu zuten ikasleen ahalegina eta dedikazioa beren prestakuntza-urteetan, eta azpimarratu zuten erizaintza gero eta garrantzi handiagoa duela osasun-sisteman. Beren bizitza profesionalean zehar prestakuntzak duen garrantzia azpimarratu zuten, eta EIR edo master ofizial bat egitera animatu zituzten, baita doktorego-zikloa egitera ere, osasun-sistemak eta akademiak erizain doktoreak behar dituztelako, unibertsitateko irakaskuntza beren gain hartzeko eta osasun-zainketen ikerketan inplikatzeko.

Ekitaldiaren une nabarmenetako bat Karol Matxiñenak, Matia Fundazioko Erizaintzako zuzendariak, "Ezezagun handi bat: erizaintza geriatrikoa" izeneko hitzaldia izan zen. Matxiñenak nabarmendu zuen erizainek funtsezko zeregina dutela adinekoen zaintzan, eta beharrezkoa dela gerontologiaren arloan egiten duten lana aitortzea eta balioestea.

Ikasleen partez, lehenik eta behin, June Esnal eta Nora Ituartek hartu zuten hitza, euskara taldearen izenean. Ondoren, Ivan Almenak hitz egin zuen gaztelerazko taldearen izenean. Haien diskurtsoek, tonu freskoa eta umore apur batekin, lau urte hauetan izandako gorabeherak islatu zituzten, jasotako laguntza eta prestakuntza eskertu zuten, baita komunitatearen osasunari eta ongizateari modu esanguratsuan laguntzeko hartutako konpromisoa ere.

Ekitaldi akademikoaren amaieran, Laura Vozmediano Graduko eta Hezkuntza Berrikuntzako errektoreordeak graduatuak zoriondu zituen lortutako lorpenagatik, eta erizaintzaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko profesionalki trebatzen eta hazten jarraitzeko eskatu zien.

Ekitaldia amaitzeko, txalo zaparrada beroa eman zieten erizaintzako profesional berriei. Orain, ilusioz betetako etapa berri bati ekin zioten. Ondoren ohiko talde-argazkia egin zen.