Unibertsitateko Aditu Titulua

Unibertsitateko Aditu Titulua

Berezko Masterrak

     Berezko masterrak eta graduondokoak Unibertsitateak berak antolatutako irakaskuntza espezializatuak dira, gizartearen eskarira malgutasunez egokitzen direnak eta, modu erabakigarrain, ibilbide profesionala orientatze edo birbideratzen laguntzen dutenak.

     Berezko titulazioen ete etengabeko prestakuntzako eta ikastaro osagarrietako irakaskuntzen helburua da graduko prestakuntza akademikoa osatu eta hobetuko duten irakaskuntzak eskaintzea. Horrela, garapen profesionala, zientifikoa, teknikoa eta artistikoa hobetzeko aukera ematen da.

     Horregatik, ez izan zalantzarik zure prestakuntza espezifikoa eguneratzeko eta zure ezagutzak berritzeko, Euskal Herriko Unibertsitateko titulazio bat lortzeko ospe onarekin. 

     Unibertsitateko Aditu Tituluak 15-29 ECTS kreditu izango dituzte, eta seihileko iraupena. Unibertsitateko tituluren bat daukaten pertsonei zuzendutako ikasketak dira.

     Oraingo honetan, hurrengo titulua aurkezten dizuegu, 2024ko urria eta 2025eko uztaila bitartean egingo da, aurrez aurreko modalitatean.

IKERKETA EKONOMIKOKO TEKNIKAK ETA EMAITZEN HEDAPENA

IKERKETA EKONOMIKOKO TEKNIKAK ETA EMAITZEN HEDAPENA

     Titulu honen helburua da interes sozialeko errealitzte bat ikergai gisa definitzen irakastea eta horri heltzeko estrategia metodologiko bat diseinatzea. Ikasleei tresna multzo zabal eta eguneratu bat ematen zaie (erregresio-ereduak aldagai kuantitatibo, kualitatibo eta fikziozkoekin, panel-datuak, denbora-serieak), eta tresna horiei esker, gizarte-zientzietako ikertzaileek aurkikuntza zorrotzak lor ditzakete beren ikerketan, bai eta nazionartean indexatutako aldizkarietan zabaldu ere.

     Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu hurrengo estekan:

https://ehu.eus/eu/web/graduondokoak/ikerketa-ekonomikoko-teknikak-emaitzen-hedapena-unibertsitateko-aditua

 

Non emango den: F. CC Económicas Sociales Universidad Autónoma de Santo Domingo

Egutegia: 2024ko urria - 2025 uztaila

Modalitatea: presentziala