Graduondoko Sare Latinoamerikarraren Kongresuak
Gure unibertsitatearekin batera Graduondoko Sare Latinoamerikarra osatzen duten unibertsitateek goreno mailako komunitate akademikoa osatzen dute, eta bi urtetik behin nazioarteko kongresu batean biltzen dira. Kongresu horrek aukera aparta eskaintzen du elkartzeko, informazioa eta ezagutza trukatzeko eta doktoregaiek beren ikerketetan egiten dituzten aurrerapausoak aurkezteko. Sarea finkatuz eta garatuz joan de urte hauetan EHUn matrikulatu diren ikasle latinoamerikarrak milatik gora izan dira.
Kongresuen helburu nagusiak dira:
- Lationamerikan ematen diren doktorego programetako ikerketa lerroak ebaluatzea eta finkatzea, globalizazioak eragindako arazo eta erronka nagusiak diziplinarteko ikuspegitik aztertuz.
- Sareko unibertsitateetako irakasleen arteko topaketak ohizkotzea.
- Doktoregaien arteko topaketa positiboak direnak areagotzea, doktoregaiek diziplina anitzeko doktorego ikerketak truka ditzaten.
- Informazioa eta ezagutza partekatzeko tresnak ezartzea, eta ikertzaileei unibertsitate bakoitzaren bailabide guztiak erabiltzen uztea.