Tituluaren gakoak
Titulu honen xedea da erakustea interes soziala duen errealitate bat ikergai gisa definitzen eta horri heltzeko estrategia metodologiko bat diseinatzen. Tresna multzo zabal eta eguneratua ematen zaie ikasleei (aldagai kuantitatiboak, kualitatiboak eta fikziozkoak dituzten erregresio ereduak, panel datuak, denbora serieak), aukera izan dezaten gizarte zientzietako ikertzaileek beren ikerketetan aurkikuntza zehatzak lortzeko eta emaitza horiek nazioartean indexatutako aldizkarietan zabaltzeko.
Horretarako, ikerketako teknika kuantitatiboak eta kualitatiboak lantzen dira, eta lehen mailako informazioa lortzea bideratzen da, landa lanaren bidez (inkestak eta elkarrizketa kualitatiboak), behar den informazioa iturri estatistikoetan ez dagoen kasuetarako.
Aurkikuntzak lortu ondoren, artikulu zientifiko-tekniko baten planteamendua lantzen da, literatura berrikusteko protokoloak aurkezten dira eta, azkenik, orientatu egiten da datu-baseen erabilera eta indexatutako aldizkarien aukeraketa, haien eraginaren arabera. Hori guztia bideratuta emaitzak komunitate zientifikoan ahalik eta modu eraginkorrenean zabaltzera.