Sartzeko baldintzak
Master bat egin ahal izateko, UPV/EHU ez den unibertsitate batean ikasketak egin dituzten ikasleek titulua aurkeztu beharko dute, eta, tituluarekin batera, egindako irakasgaiak eta bakoitzean lortutako nota jasotzen dituen ziurtagiri akademikoa. Agiri horiek gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez egon beharko dira. Unibertsitatea ez bada Europar Batasunekoa, titulua legeztatuta egon beharko da.
Doktoregaiek, aipatutako agiriez gain, jatorriko unibertsitatean doktorego ikasketetara sarbidea ematen dien titulua ere aurkeztu beharko dute, eta horrekin batera, sarbide hori badutela berresten duen ziurtagiria. Europar Batasunekoak ez diren unibertsitateetako tituluak diplomatikoki legeztatuta egon beharko dira.