UPV/EHUk emandako dokumentuen legeztapena
Euskal Herriko Unibertsitateak emandako dokumentu akademikoak, hala ofizialak nola bestelako titulu eta dokumentuak ere, legeztatu egin beharko dira beste herrialde batzuetan balio izan dezaten.
UPV/EHUk emandako dokumentu akademiko ofizialak ministerioaren bidez legeztatuko dira, eta UPV/EHUk emandako beste titulu eta dokumentu batzuk, notario bidez.
UPV/EHUk emandako beste titulu eta dokumentu batzuk notario bidez legeztatzen hasi aurretik, ondoko ESKARI ORRIA bete behar da: Eskariari legeztatu nahi den titulu edo dokumentu akademikoa erantsi behar zaio (eskaneatuta).
Eskariari jarraituz, errektoreak ziurtagiria emango du, eskuz sinatua; Idazkaritza Nagusira joan behar da agiria hartzera. Notarioak sinadura egiaztatu dezan, errektorearen ziurtagiri hori eta legeztatu nahi den titulu edo dokumentu jatorrizkoa aurkeztu behar dira.
Herrialde batzuetan, dokumentu akademikoez gain, ziurtagiri bat eskatzen du jasota ageri duena unibertsitatea erakunde publiko ofiziala dela. Euskal Herriko Unibertsitatea zuzenbide publikoko erakundea dela dioen ziurtagiria eskatu gura baduzu, bete ESKARI ORRI hau.
Zalantzarik izanez gero, idatzi ondoko helbidera: ziurtagiriak@ehu.eus