UPV/EHUk emandako dokumentu akademiko ofizialak
UPV/EHUk sortutako eta estatu osoan balioa duten dokumentu akademiko ofizial hauek legeztatu edo zigilatuko dira bide honetatik:
- Errektoreek edo Hezkuntza Ministerioak emandako unibertsitateko titulu ofizialak (lizentziatu/ingeniari, diplomatu/ingeniari tekniko, master, doktore eta graduatu tituluak).
- Tituluaren ordezko edo osagarri diren ziurtagiriak, indarreko legerian ezarritako ereduaren arabera. Ez da onartuko ordezko baten sinadurarik, ez aginduz, ez titularra kanpoan egoteagatik ez eskuordetzaz. Unibertsitateko titulu ofizialak emateari buruzko abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuak dio 14.2 artikuluan unibertsitateak behin-behineko ordezko ziurtagiri bat emango duela tituluaren ordez, eta tituluaren balio bera izango duela hark ematen dituen eskubide eta betebeharrei dagokienez. Ziurtagirian jasoko dira tituluan azalduko diren xehetasun funtsezkoak, unibertsitateko titulu ofizialdunen estatuko erregistroko zenbakia eta errektorearen sinadura.
- Unibertsitateko titulu ofizial bati dagozkion ziurtagiri akademiko ofizialak (irakasgaien eta kredituen ziurtagiriak kalifikazioekin).
- Unibertsitate publiko bati atxikitako ikastegien ziurtagiriak. Atxikita dauden unibertsitateko errektore, errektoreorde edo idazkari nagusiaren eskuzko sinadura eduki beharko dute. Hori izango da unitate honetan egiaztatuko den sinadura.
- Tituluaren gehigarri europarra.
- Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria (IGA).
- Ikasketa Aurreratuen Ziurtagiria. Irakaskuntza ziurtagiria ere legeztatuko da.
- Programak eta ikasketa planak.
- Unibertsitatean Sartzeko Probak edo Gaitasun Probak. Proba gainditu izanaren ziurtagiria legeztatuko da, ez kalifikazioen txartela.
- Unibertsitateko ikasketen baliokidetza ziurtagiriak, Koordinazio Akademikoko eta Erregimen Juridikoko Zuzendariordetzak emanak.
- Erasmus beken ziurtagiriak. Ziurtagirian Espainiako unibertsitate ikasketen kredituak agertu beharko dira.
PROZEDURAK
-
Hagako hitzarmena sinatu duten herrialdeak
- Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa
- Justizia Ministerioak. Legeztapenen Atalak
-
Hagako hitzarmena sinatu ez duten herrialdeak edo Andres Bello hitzarmena sinatu dutenak
- Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa
- Kanpo Harremanetako Ministerioak
- Dokumentua jasoko duen herrialdeko kontsuletxeak
TITULU OFIZIALAK
HAGAKO HITZARMENEKOAK
Gobernuaren ordezkaritza Euskal Autonoma Erkidegoan
Paseo Fray Francisco, 17
Vitoria-Gasteiz
Tf. 945 759 350/51 Hitzorduarekin
e-maila:altainspeccion_educacion.alava@correo.gob.es
Justizia Ministerioa
Justiziako Lurralde Gerentzia
Elcano, 9 – 7º
48008 Bilbao
Tf.: 944 245 418
HAGAKO HITZARMENEKOAK EZ DIRENAK
Gobernuaren ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoan
Paseo Fray Francisco, 17
Vitoria-Gasteiz
Tf. 945 759 350/51 Hitzorduarekin
e-maila: altainspeccion_educacion.alava@correo.gob.es
Kanpo Harremanetako eta Lankidetzako Ministerioan
c/ Plaza de la Provincia, nº 1. Madril
Telf.: 91 379 16 10 y 91 379 17 00
Hitzordua eskatu hemen: http://www.maec.es/
Dokumentuak ondorioak sortu behar dituen herrialdeko Espainiako ordezkaritza diplomatiko edo kontsularra
- Dokumentuak jatorrizkoak izan behar dira.
- Ziurtagiri akademikoek eskuz egindako sinadura eduki behar dute, sinatzailearen izen osoarekin eta karguarekin. Ez da onartuko ordezkoen sinadurarik, ez aginduz, ez titularra kanpoan egoteagatik ez baimena emanik.
- Programak jarraibide hauen arabera aurkeztu behar dira.
Postaz bidali nahi baduzu:
Jatorrizko dokumentu akademikoak ondoko helbidera bidali behar dira eskari orriarekin batera (Ministerioaren web guneak dago eskuragarri eskari orria):
-
Ministerio de Educación, Cultura y Deporte
Subdirección General de Títulos y Reconocimiento de Cualificaciones
Servicio de Títulos/Unidad de Legalizaciones
Paseo del Prado, 28
28014 - Madril
Oharra: Eskarian jakinarazpenerako helbidea adierazi behar da eta Hezkuntza Ministerioak Justizia Ministerioan edo Kanpo Harremanetako eta Lankidetzako Ministerioan izapideak egiten jarraitzea nahi izanez gero, zehaztu egin behar da. Azken kasu horretan, hau da, Kanpo Harremanetako eta Lankidetzako Ministerioan izapideak egiten jarraitzeko, legeztatu nahi diren dokumentuekin batera "Postal Exprés" gutun-azal bat sartu behar da (helbidea zehaztuta) eta, titulu edo diplomen kasuan, tutu zilindriko bat (sail horrek horrela egitea eskatzen du). Ez badira betetzen baldintza horiek, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak legeztatu ditzakeen dokumentuak baino ez dira legeztatuko, eta interesdunak berak egin beharko ditu Kanpo Harremanetako eta Lankidetzako Ministerioan egin beharreko izapideak.
Informazio gehiagorako, begiratu Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioaren web orrialdea.