solicitud-titulo-master

Masterreko titulua eskatzea

UPV/EHUko master titulu ofizialak errektoreak emango ditu, eredu normalizatuari jarraiki. Unibertsitateko Titulu Ofizialen Erregistroan jasota geratu beharko dira emandako tituluak.

Tituluak emateko eskaerak leku hauetan aurkeztuko dira: masterra asoziatuta dagoen zentroan edo internet bidez (GAUR). Hauek dira aurkeztu beharreko dokumentuak:

Unibertsitate Masterra titulu ofiziala eskuratzeko eskubideak ordainduta izanaren ziurtagiria bidaliko die masterraren zentro arduradunak ikasleei. Ziurtagiri honek tituluaren ondorio berberak izango ditu, titulua bera eman arte.

Interesatuak berak jaso beharko du titulua, inprimatu eta gero, masterra arduraduna den zentroan. Interesatua bera joatea ezinezkoa balitz, baimena eman diezaioke beste pertsona bati (ahalorde notarialaren bidez), beronek jaso dezan bere izenean.

Aurreko paragrafoan adierazitakoa aldatzeke, interesatuak eskaria egin diezaioke idatziz dagokion zentroari bere etxetik gertuen dagoen bulego hauetakoren batera bidaltzeko titulua: Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzara, Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzara, Arabako Campuseko Errektoreordetzara, probintziako Hezkuntza eta Zientzia Zuzendaritzara, Hezkuntza Bulegora edo Kontsuletxera.

Tituluak jasotzeko onartua dagoen jardunbide bera aplikatuko da bikoiztuen kasuan.

Norberaren ziurtagiri akademikoa

Ikasleak nahi duenean eska dezake NORBERAREN ZIURTAGIRI AKADEMIKOA, honako pauso hauek emanez gero:

Web bidez eskatzea

Espedienteak kontsultatzeko GAUR programan "Norberaren Ziurtagiri Akademikoa (NZA) eskatzea" izeneko aukera jarri da.

Ordainketa egin daiteke:

  • Nire ordainketen bidez, banka elektronikoaren erabiltzaile edo kreditu-txartel baten titular gisa
  • Abonu-agiri bidez

Dokumentua etxera bidaltzeko eskatu edo idazkaritzan jaso ahal izango da.

Eskaera idazkaritzan

  1. Bete eskaera idazkaritzan.
  2. Ordaindu dagozkion tasak, eskaera egitean jasotako abonu-agiriaren bidez.

Interesdunak gestio hori egitera etortzeko aukerarik izan ezean, beste pertsona batengan delegatu ahal izango du, baimen bat eta NANaren fotokopia eramanez gero. Baimendutako pertsonak bere NANaren fotokopia erantsi beharko du.

Nahitaezkoa ez izan arren, Titulua amaitzean, GUZTIZ GOMENDAGARRIA DA NORBERAREN ZIURTAGIRI AKADEMIKOA eskatzea Tituluarekin batera.