Erasmus Mundus Masterrak: ikasketa pertsonaleko eta akademikoko esperientzia paregabea
Erasmus Mundus masterrak Europako Batzordeak bultzatutako nazioarteko ikasketa programa prestigiotsuak dira, goi-mailako hezkuntza-erakundeen nazioarteko partzuergo batek eskaintzen dituenak. Ikasketak gutxienez Europako bi herrialdetan egiten dira eta Europako hainbat unibertsitatetan titulua lortzeko aukera ematen dute.
Beraz, ikaskuntza pertsonal eta akademikoko esperientzia paregabea eskaintzen dute, eta nazionalitate eta kultura ezberdinetako pertsonak ezagutzeko aukera ematen dute.
Gainera, Europar Batasunak diru-laguntzak ematen ditu programan parte hartzeko, bidaietarako eta mantenurako.
Euskal Herriko Unibertsitateak Erasmus Mundus masterren eskaintzarik zabalena duen Estatuko unibertsitateetako bat da, zehazki bederatzi, eta guztiek EACEA (Education, Audiovisual and Culture Executive Agency) agentziaren onarpena dute.