CONVOCATORIA-AYUDAS-Masteres-2024-2025

EHUra talentua erakartzeko unibertsitate master dirulaguntzak. 2024/2025 ikasturtea

Deialdia

Deialdi honen helburua da 2024/2025 ikasturtean UPV/EHUra talentua erakartzeko unibertsitate master dirulaguntzak ematea. Ikasleak master bakarrerako eskatu ahal izango du laguntza hau.

Dokumentuak

Online eskaera orriarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuen ereduak

Eskaera

Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko uztailaren 4tik irailaren 30era

ONLINE eskaera bete beharko duzu, dagozkion dokumentuak erantsita. Dokumentu horien ereduak orri honetatik bertatik deskarga daitezke. Eredu bakoitzari kasuan kasuko ziurtagiriak gehitu behar zaizkio, eta, beraz, dokumentu bakarra bidali behar da.

Eskaera bidali ondoren, iritsi dela dioen mezu elektronikoa bat jasoko duzu adierazitako helbidean. Egiaztatu nahitaezko agiri guztiak eta alegatzen dituzun merezimenduak egiaztatzeko agiriak erantsi dituzula.

Garrantzitsua: Eskaeran aurkeztu beharreko dokumentu multzoaren gehieneko tamainak ez du 25 Gb-tik gorakoa izan behar. Bestela, eskaera ezin izango da bidali.

Kontaktua

Deialdiak eta laguntzak: convocatoriasyayudas@ehu.eus