Zentzumen analisi deskriptiboa talde entrenatuekin
Sortu zenetik, LASEHUk hainbat azterlan burutu izan ditu elikagaiak zentzumen ikuspegi batetik karakterizatzeko, eta baita zenbait faktorek (lehengaiak, osagaiak, lantze teknologiak, kontserbazioa…) ezaugarri organoleptikoetan duten eragina aztertzeko ere. Azterlan bakoitzak bere berezitasunak izan baditzake ere, horietatik gehienetan jarraitu izan zaion prozesuak ondokoak hartzen ditu barnean: zentzumen deskriptoreen sorkuntza eta hautaketa, erreferentzien garapena, eta taldeen prestakuntza eta entrenamendua.
Azterlan deskriptiboak egin zaizkien produktuak hauek izan dira:
- Gazta: ardi esnez egindako gazten ezaugarriak, esne motaren eragina, gatzagia, kultibo hasleak, entzimen adizioa, lanketa mota, heltze denbora…
- Ardoa: Arabako Errioxako ardoen karakterizazioa, lantze prozesuen eragina (beratze karbonikoa vs. txortenak kentzea), mahats mota, botilan izandako eboluzioa, Arabako Errioxako ardoen analisi dinamikoa…
- Txahalkia: kanalen koipeztatze egoeraren eragina.
- Ardikia: arkume txuleten karakterizazioa Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan
- Gatza: gatz mota desberdinen karakterizazioa.
- Arrautzak: oiloen elikaduraren eragina.
- Olioa: oliba olio birjina estren karakterizazioa Arabako Errioxan eta inguruetan.
- Ogia: irinaren erauzketamailaren eta okinaren eragina.