Euskal Herriko Unibertsitateko Zentzumen Analisiaren Laborategia (LASEHU)
LASEHU, berez, Laboratorio de Análisis Sensorial Euskal Herriko Unibertsitatea akronimoa da. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Farmazia eta Elikagaien Zientziak saileko Zentzumen Analisiaren Laborategia da LASEHU. Gasteizen dago, LascarayIkergunean (Miguel de Unamuno hiribidea, 3). 2000. urtean sortu zenetik, analisi sentsorialeko laborategiaren lana UPV/EHUko Farmazia Fakultateko bi irakasle iraunkorrek eta proiektuen kontura kontratatutako lau ikertzailek eta doktoratu aurreko bi ikertzailek egiten dute.
Elikagaien sektorearen premiei erantzuten laguntzea da laborategiaren helburua, zentzumen ebaluaziorako metodologiak ikertuz, garatuz eta aplikatuz. Laborategiaren jarduna irakaskuntzari, ikerketari eta ezagutzaren transferentziari dagoenez lotuta, berritzailea da, espezializatuta baitago elikagai espezifikoen arloko zentzumen analisi metodoen ikerketan, garapenean eta aplikazioan, katatzaile talde entrenatuen bitartez.
Merkatuaren eta ziurtatutako kalitatearauen gaur egungo eskakizun maila behartzen ari da nekazaritzako elikagaien enpresak eta sektoreak gero eta arreta handiagoa jartzera merkaturatzen dituzten produktuak bereiziak izatea eragiten duten zentzumenezaugarrietan, baldin eta etorkizunean euren iraupena bermatu nahi badute.Gero eta gehiago dira enpresak eta sektoreak zentzumen analisia "funtsezko elementutzat dutenak erakundeek arrakasta izan dezaten".
UPV/EHUko Zentzumen Analisiaren Laborategia(LASEHU) Lactiker-Animalia Jatorriko Elikagaien Kalitatea eta Segurtasuna taldean ere dago integratuta. Lactiker taldearen ikerlanak diziplina anitzeko ikuspegi batetik (biokimika, mikrobiologia, teknologia, nutrizioa eta zentzumenak) heltzen die animalia jatorriko elikagaien kalitateari eta segurtasunari lotutako hainbat alderdiri, bereziki esne eta haragi produktuenei.