ANALISIS-SENSORIAL-ABRA

Arabako Errioxako ardo beltz gaztea

Asociación de Bodegas Rioja Alavesa (ABRA) elkartearekin lankidetzan

  • Arabako Errioxako ardo beltz gaztearen kalitatea hobetzea (zentzumen kontrola). 
  • 2008tik ziurtatua

Egiaztapenaren irismenean barne hartutako ardoaren zentzumen analisirako lehenengo metodoa da Espainiako Estatuan.

Arabako Errioxako ardo beltz gazteen zentzumen kalitatea ebaluatu ahal izateko tresna bateratu baten ezean, eta Idiazabal gaztarako garatutako metodoaren esperientziaren jabe izanda, ildo horretatik lan bat garatzeko premia ikusi zen.Hala, aurreneko kontaktuak ezarri ziren2002an laborategiaren eta ABRAren (Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea) artean.

Arabako Errioxako ardoak ondo ezagutzen dituzten adituen talde bat (enologoak, upeltegien jabeak, gastronomoak, sumillerrak...) eratu ondoren,2003an ekin zitzaion lanari. Arabako Errioxako ardo beltz gazteen zentzumen kalitatea zehazten duten parametroak ezarri ondoren, haietako bakoitzarentzako egoera optimoa definitu zuten, eta baita parametro bakoitzarekiko ardoek izan ditzaketen kalitategraduazio desberdinak ere.Aldi berean, ebaluazioprozedura eta puntuazioak emateko irizpideak definitu ziren, eta erreferentziak garatu ziren usainaren, lurrinaren eta ertzen (desorekari lotutakoak) deskriptore ohikoenetarako (akatsak barne).

Ondoren, aldez aurretik hautatutako ebaluatzaileak, zentzumen analisian oinarrizko entrenamendua jaso zutenak, espezifikoko entrenatu ziren ezarritako metodologianeta irizpideetan oinarrituta, eta kualifikazioprobak egin zituzten.Proba haiek gainditu zituzten ebaluatzaileek, behin metodoa baliozkotu ondoren,Arabako Errioxako ardo beltz gazteen zentzumen kalitatea sistematikoki ebaluatzeko taldea osatu zuten.

Arabako Errioxako ardo beltz gaztearen kalitatea ebaluatzeko garatutako metodologia zortzi zentzumen parametro ebaluatzean datza (usainaren intentsitatea, usainaren konplexutasuna, lurrinaren intentsitatea, lurrinaren konplexutasuna, oreka-gorputza, lurrinaren iraunkortasun orokorra, kolorearen ñabardura eta intentsitatea), eta parametro horietatik lautan, zenbakizko puntuazioez gain, deskriptoreen, akatsen eta ertzen identifikazioa ere hartzen da kontuan.

LOGOS-Rioja-Alavesa