(IEEB)

Ikerketaren emaitzak eskualdatzeko bulegoa (IEEB)

Research Results Transfer Office (OTRI)

Enpresa Harremanetarako Zuzendaritzak interfaze modura jarduten du unibertsitate-ikerkuntzaren eta ingurune sozioekonomikoaren artean, eta enpresek eta erakundeek berritzeko eta hobetzeko dituzten beharrak Unibertsitateko Ikerkuntza Taldeek sortutako ezagutzarekin lotzen ditu.

Bere xedea garatzeko, Ikerketaren Emaitzak Eskualdatzeko Bulegoak (IEEB) hainbat jarduera egiten ditu: ikerketen emaitzak gizarteratzea bultzatzen du, enpresen eta erakundeen eskariak Ikerkuntza Taldeetara bideratzen ditu, I+G+B programen arloan finantzaketa publikoa lortzeko bideei buruzko aholkularitza ematen du, eta bere jarduerak azken helburua lortzera bideratzen ditu, hau da, oinarrizko ezagutza garapen teknologikoan txertatzea eta balio-katea osatzea, gizartean aplikatu arte.

IEEBen lehenengo araua kudeaketan zaindu beharreko kalitatea da; ikertzaileen eta enpresen satisfazioa da helburu nagusia. Asmo horrekin, zenbait jarduera-prozedura ezarri dira. Prozedura horiek bezeroarengana orientatuta daude, eta prozesuetan oinarritutako ikuspegia daukate.