Ildo estrategikoak

Ildo estrategikoak

Xedea

Jakintza sortu eta transmititzea, biozientzien eta bizi-kalitatearen arloko ikerkuntza-ildo aurreratu eta berritzaileen garapena bitarte dela, etorkizun laburrean pertsonen ongizatearen hobebeharrez. Honako hauek dira lantzen diren ildo estrategikoak: Farmazi Garapena; Zientzia Forentseak; Elikagaien Segurtasuna eta Kalitatea; Mikrobiologia Molekularra, Parasitologia eta Immunoalergia; Nutrizioa; Fisiopatologia (kardiakoa); Zahartzearen Prebentzioa (eritasun neurodegeneratiboak eta terapia zelular aurreratua) eta Biodibertsitatea.

Ikuspegia

Nazioarteko erreferentziazko ikergune bilakatzea biozientzien eta bizi-kalitaterako ikerkuntzaren eta prestakuntzaren arloan. Egungo gaitasunari eta etorkizuneko potentzialari begiraturik, ikergunea Euskampus bikaintasunaren campusaren ikerkuntzaren atal izango da eta nazioartera proiektatuko da nazio eta nazioarte mailako erakunde eta sare zientifikoekin adostu eta sinatutako akordio eta komenioen bidez.

Balioak

  • Gaitasun zientifiko eta berritzailea
  • Konpromisoa
  • Lankidetza
  • Konfiantza
  • Sen kritikoa
  • Berrikuntza eta iraunkortasuna
  • Gizarte erantzukizuna
  • Zientzi zurruntasuna
  • Bikaintasuna

Helburuak

  • Biozientzien eta bizi-kalitatearen inguruko jakintza sortzea. 
  • Goi mailako prestakuntza sustatzea. 
  • Doktorego ondoko eta ikertzaile gazteak ikergunera ekartzeko lana sustatzea.
  • Bere instalazio eta ekipamendua sendotzea.
  • Prozeduren gestioa eta akreditazioa ziurtatzeko bermea lekarkeen kalitate-plana osatzea. 
  • Ikerguneko ikerketa-taldeen arteko lankidetza bultzatzea. 
  • Egun bikaintasunaren adierazleekiko dituen emaitzak areagotzea: doktorego-tesiak, ikerketa-proiektuak, patenteak eta argitarapenak.
  • Gune zientifiko teknologiko nabarmendu bilakatzea. 
  • Egindako ikerketen ondoriozko jakintza transferitzea.
  • Enpresekiko lankidetza eta, erakunde zein izakundeekin nazioarteko, estatuko eta/edo tokiko akordioak sustatzea.
  • Ikergunearen irudia nazioartean indartzea eta sare nazional eta nazioartekoetan parte hartzea sustatzea.
  • Era honetako ikerguneak gizarteari dakarzkion onurak transmititzea.