Ikuspegi orokorra

Ikuspegi_orokorra

lascaray ikergunearen aurreko ikuspegi

UPV/EHUk "2006-2010 inbertsioetarako urte anitzeko planaren" bidez ekin zion erakinaren eraikitzeari, Arabako campusa I+G arlorako azpiegitura espezifikoez hornitzeko eta, bikaintasunezko irakaskuntza eta ikerkuntza eta  gure herriko ekoizpen-bilbeari zor zaion jakintza-transferentzia bermatu eta sustatzeko xedeaz.

Centro de Investigación Lascaray Ikergunea zuzkidura egokia du zientzi eta teknologia-ikerkuntzarako zerbitzu orokorrek eta biozientzien eta bizi-kalitatearen arlorako bikaintasunezko ikerketa-taldeek agertzen duten premiei behar besteko erantzuna emateko, nahiz gero eta handiagoak izan.

Arabako campusaren erdian kokatuta, eraikina 2009.eko azaroaren 26an inauguratu zen Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, Iñaki Goirizelaia, Arabako campuseko errektoreordea, Eugenio Ruiz Urrestarazu, Euskal Gobernuaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntzarako sailburuordea, Isabel Celaá eta Lucio Lascaray arabar ikertzailearen ondorengoak bertan zirela.

 

Izena

Lucio Lascaray Ondarrak (Vitoria/Gasteiz, 1903-1982) nazioarteko izena lortu zuen ikertzaile moduan eta berak egindako ikasketak aleman, frantses, ingeles eta amerikar argitarapenetan argitaratu ziren. Lascarayk ezin hobeki uztartu zituen ikerkuntzarako eta enpresarako gaitasunak, orduko hartan I+G propioa enpresari aplikatzeko primerako trebezia erakutsiz.

Gasteiztar honek batxilergoa ikasi zuen marianisten ikastetxean, nota bikainak ateraz. Gurasoek erabaki zuten Alemaniara bidali behar zutela ingeniaritza kimikoa ikas zezan, diziplina hori hemen ikasterik ez zegoelako. Handik itzulita, enpresa familiarraren zuzendaritza hartu zuen bere eta berori eraldatzeari ekin zion, xaboi industrialen fabrikaziorako gantz-azidoen laboraziorako azken teknikak baliatuz.

Lan nabariak egin zituen produktu berrien fabrikazioak, xabonina kasu (langileen lanerako arropa garbitzen erabilita) eta produktu honen negozioa goitik behera aldatu zuten detergente berrien sustatzaile izan zen. Era berean, Lascarayk xaboi industrialak en aplikazio berriak merkaturatu zituen alanbreen trefilaketarako, bai eta burdin eta altzairu-fundizioen negozioan erabiltzeko produktu berriak ere, CO2 fundizio-moldeen fabrikaziorako erabiltzea kasu.

Beste honenbeste gertatu zen bilgorraren gantz-azidoen arloan, azido estearikoak, oleinak eta glizerinak ekoizteko, negozioaren bilakaera bizkortuz, gerra zibilaren osteko garaietan berenganatzen ari ziren aplikazio anitz eta ugariak ikusita: pneumatikoen fabrikazioa, estearatoak, plastikoak eta beste.

Erreaktibo bat ere sortu zuen landare-olioak fabrikatzeko. Baina agian gazteenek bizarra egiteko xaboi zinez famatua sortu zuelako izango dute gogoan, LEA (La Estrella Alavesa) markaren menpe.

Lucio Lascarayk aitortza jaso zuen, Sevillako Gantzaren institutuak (estatuko ospetsuenak) gantz eta deribatuen munduan izan zuen ardurarengatik emana; era berean, Detergentziaren terminologiarako europar batzordeko buru izendatu zuten.

Alfontso X. jakintsuaren domina ere jaso zuen Lucio Lascarayk. Ikertzaile honen gorena LEA fabrika berriaren eskutik etorri zen, eraikinaren beraren planoan ere berak diseinaturik eta berori abian jartzeko lanetan buru-belarri jardunik, bereziki, destilaziorako planta berriaren eraikuntzarik zegokionean.

Alderdi solidarioa ere izan zuen ongintzarako lan eta eginkizun ugaritan parte hartuta eta, esaterako, Elurretako babes-etxerako batzarreko kide hil arte izan zelarik.