Helburuak eta eginkizunak

Helburuak eta eginkizunak

Helburu nagusiak:

  • Euskal arteari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzea.
  • Euskal Herriko artearen agerraldiei buruzko azterketa, gogoeta eta kritika bideratzea, parametro akademikoetatik.
  • Euskal Herriko artearen eta, oro har, kulturaren zabalkundea eta transmisioa bultzatzea, Euskal Herrian nahiz nazioartean.
  • Agerraldi artistikoek beren herriko nortasunean duten eragina aztertzea ikuspegi akademikotik.

Ikerketako zereginak:

  • Euskal arteak eta folkloreak izan dituzten agerraldien azterketa, ikerketa eta jendarte zabalkundearekin loturiko jarduera mota oro sustatzea, bultzatzea eta hedatzea ikuspegi berritzaile batetik, honako hiru jarduera-esparru hauek kontuan harturik bereziki: idatzizko nahiz ahozko literatura, musika eta dantza.
  • Artearen eta folklorearen adierazpen desberdinen gaineko doktorego tesiak sustatzea.
  • Euskal artisten obrari buruzko doktorego tesiak sustatzea.
  • Euskal artea aztertzen duen euskal komunitate zientifikoa gorpuzteko ekintzak sustatzea eta horretarako sare zientifikoak sortzea.
  • Euskal artearen eta haren adierazpenen ikerketan diharduten erakundeekin lankidetzan jardutea, adibidez Etniker, Eusko Ikaskuntza, Eresbil, Aranzadi, Labayru Institutuarekin eta abar, bai eta arteen zabalkuntzan diharduten erakunde publiko eta pribatuekin ere.

Zabalkunde jarduerak:

  • Jardunaldiak eta biltzarrak egitea.
  • Hezkuntzara begirako ekimenak sustatzea.
  • Liburuak eta aldizkari zientifikoak argitaratzea.
  • Web orri espezifikoa sortzea.
  • Jende guztiarentzako zabalkunde jardunaldiak antolatzea, batez ere unibertsitate mailakoak ez diren hezkuntza zentroei begira.
  • Gazteak arte sorkuntzara bultzatzea.