inf_seleccionestudiantesRRLLII

Ikasleen Hautaketa

Ikasleak Erasmus programarako hautatzeko eta TASSEPerako aurretiko hautaketa egiteko, Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultateko kimikako ikasleekin batera gauzatuko da. Hautaketarako irizpideak espediente akademikoa eta kasuan kasuko hizkuntzaren jakite maila izango dira. Antzeko baldintzetan egonda, lehentasuna maila altuagoko ikasleek izango dute.

Truke programetan parte hartu nahi duten ikasleek UPV/EHUren arautegietan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte. Gainera, baldintza espezifiko hauek bete beharko dituzte:

1.- Gaztelania ez den hizkuntza batean irakasten den unibertsitate batera badoaz, egiaztatu beharko dute hizkuntza horretan behar besteko maila dutela eskolak ondo jarraitzeko.

2.- Konpromiso akademikoan ezin izango dira sartu espedientean “gainditzeke” gisa agertzen diren irakasgaiak. Irakasgai horiek matrikulatu egin beharko dira, nahiz eta gero matrikulan baja emateko eska daiteke Idazkaritzan.

3.- Graduko 3. ikasturtean mugikortasuna egingo duten ikasleek 60 kreditu izan behar dituzte gaindituta, eskabidea egiteko unean, eta ikasturte osoko egonaldia egin behar dute. Akordio akademikoaren barruan sartuko dira Fakultateko Kimikako Graduko 3. mailakoen antzeko edukia duten helburuko ikastegiko irakasgaiak.

4.- Graduko 4. mailan mugikortasuna egin behar duten ikasleek gutxienez 120 ECTS izan behar dituzte gaindituta, eskaera egiteko unean.

5.- Mugikortasuna egiteko ikasturteko matrikularen barruan GRALa ere egon ahalko da, baldin eta, gutxien dela, 168 ECTS kreditu gainditu badira eta ikasketa plana amaitzeko beharko diren irakasgai guztiak barne badira.

Eskaria egitean kontuan hartu beharrekoak. Eskaria justifikatzeko txostenean arlo hauek zehaztu behar dira:

  • Ikastaroa.
  • Ezagutzen diren hizkuntzak eta maila.
  • Zehaztu irakasgaiak egin nahi diren edo laborategiko lana.
  • Idazkaritzan hizkuntza egiaztagiria aurkeztu.

OHAR GARRANTZITSUAK

  1. Kimikako Graduko ikasketetan (Donostiako fakultatea-UPV/EHU) aukera ematen da GRALa egiteko SICUE mugikortasun bat egin behar den unibertsitatean, baina ikasle bakoitzak egiaztatu beharko du helburuko unibertsitateak hori egitea onartzen duela.
  2. Egonaldiaren arabera, honako kreditu hauek egitea gomendatzen da (UPV/EHUn matrikulatutakoak):
    3 hilabete, 15 ECTS kreditu
    5 hilabete, 30 ECTS kreditu.
    60 kreditu akademi ikasturte osoko egonaldietarako.

    Hala ere, justifikatutako arrazoi bat izanez gero eta koordinatzailearen oniritziarekin, salbuespenez, honako mugikortasun hauek onartu ahal izango dira:

    3 hilabete, gutxienez 12 ECTS kreditu
    5 hilabete, gutxienez 24 ECTS kreditu.
    Gutxienez 48 kreditu akademi ikasturte osoko egonaldietarako.