inf_trabajo fin de grado

Gradu Amaierako Lana

Gradu Amaierako Lana - Aurretiko Izen-emate Orria

Gradu Amaierako Lana (GRAL) ikasleak nahitaez egin beharrekoa da eta 18 kreditu ditu.

GRAL gauzatzeko, ikasleek, banaka, proiektu bat egin behar dute, zuzendari baten edo gehiagoren gidaritzapean, eta bertan graduko ikasketa aldian jasotako prestakuntza gaiak eta lortu dituzten ahalmen, gaitasun eta trebetasunak bildu eta garatuko dira.

Kimika Graduko (UPV/EHU) Gradu Amaierako Lana egin eta defendatzeari buruzko arautegian jasota daude lan hori egin egin, defendatu eta ebaluatzeari buruzko irizpideak, baldintzak eta jarraitu beharreko prozedurak.

 

2024/25 IKASTURTE AKADEMIKOA. GRADU AMAIERAKO LANEN MATRIKULA ETA DEFENTSA EGITEKO DATAK (2024/10/17an Fakultateko Batzarrak onartua)

 

Deialdia

Matrikula egiteko epeak, GAURen defentsa eskaera eta Memoria ADDIra igotzea  (1. oharra)

Zuzendarien txostenak GAURera igotzea eta Memoriak ADDIn balioztatzea

Defentsa egiteko epea

Martxoa Otsailaren 10tik 14ra arte 2025ko Otsailaren 20ra arte 2025eko Martxoaren 3tik 7ra
Apirila Ebaluazio Berezia (3. Oharra) Martxoaren 17tik 21era arte Martxoaren 26ra arte 2025eko Apirilak 3-11
Uztaila Ekainaren 19tik 25era arte Ekainaren 27ra arte 2025eko Uztailaren 7tik 11era
Abuztua (defentsak irailan) Irailaren 1etik 5era arte Irailaren 9ra arte 2025eko Irailaren 15etik 20ra
Iraila (defentsak urrian) (2. oharra) Defentsa eskaera Urriaren 3ra arte Urriaren 7ra arte 2025eko Urriaren 13tik 17ra
Urria Ebaluazio Berezia 2025-2026 ikasturtea (3. Oharra) 2025eko Irailaren 18tik 24ra Irailaren 26ra arte 2025eko Urriak 1-17

 

1. OHARRA: GRALaren matrikula graduko titulua lortzera bideratutako gainontzeko kreditu guztiak gainditu eta gero egingo da. Ikasleak defentsa eskatu behar du GAURen, Fakultateko web gunean eskura dagoen "GAUR Gidaliburua Gradu Amaierako Lanetako ikasleentzat" deritzan dokumentuan azaltzen den moduan. Defentsa eskaera egiteko epea amaitu baino lehen, Memoriaren kopia bat (pdf formatuan) igo behar da ADDIra.

2. OHARRA: Defentsarako epe hau soilik aplikagarria da, azken irakasgaia uztailean gainditu izanik, GRALa abuztuan gainditu ez dutenentzat, edota, beharko balitz, mugikortasun programetako ikasleentzat.

3. OHARRA: Defentsarako epe hau soilik aplikagarria da Ebaluazio Bereziaren Eskaera bidez azken ikasgaia irailean edo martxoan gainditu dutenentzat.

GRAL IMPRIMAKIAK:

GIDALIBURUAK:

ARAUDIAK: