Fakultateko Batzarra

Fakultateko Batzarra eta Dekanotza Taldea

Fakultatearen Gobernua, irakaskuntz gunea izanik, Fakultate-Batzarreari eta Dekanoari dagokie.

Fakultate Batzarra, Ikastegien Oinarrizko araudiaren 10.artikuluan (EHAA 2016ko Urtarrilak 4), ezartzen denez, Ikastegiko Batzarra da Unibertsitateko Erkidegoak Ikastegian duen gobernu organo ohizkoa. Bertan hartutako erabakiek kide anitzeko eta kide bakarreko organo guztiak eta Ikastegiko pertsona guztiak lotesten dituzte.

Fakultateko Batzarraren osakideak ondoko hauek izango dira: Dekanoa (batzarreko burua izango da), Idazkari akademikoa (batzarreko idazkaria izango da), Dekanordeak, Administrazio burua eta 20 osakide unibertsitateko lau kidegoen artean eta honetan banatutakoak:

  • % 60 unibertsitatearekin lotura iraunkorra duten irakasleak: 12 osakide.
  • % 5 bestelako irakasle eta ikertzaileak (funtzionario ez doktoreak barne): 1 osakide.
  • % 25 ikasleak: 5 osakide.
  • % 10 administrazio eta zerbitzuetako langileak: 2 osakide.

Honen ekitaldiak publikoak dira eta etorle guztiek boz-eskubidea dute.

Dekanotza Taldea

Dekanoak (UPV/EHUko EEetako 203. artikulua) fakultatearen gobernu, ordezkaritza eta administraziorako organoa da. Ikastegiko Batzarrak hautatzen du eta Fakultatearen gobernurako bi Dekanordek eta idazkariak osaturiko taldearen laguntza du.

Dekanoa: Jon Mattin Matxain Beraza

Akademi Antolakuntza Dekanordea: Nora Aramburu Ocariz

Nazioarteko Harremanetarako Dekanordea: Enrique Gómez Bengoa

Idazkaria: Miren Ostra Beldarrain