inf_Emakumeakzientzian2023_24

ELKARRIZKETA ZIENTZIALARI BATEKIN- BIDEO LEHIAKETA, 24-25 ikasturtea

Otsailaren 11n Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da. Emakumeek egindako zientzia agerian jarri nahian Ibaetako campusean antolatuko diren jardunaldien baitan, UPV/EHUko Kimikako Fakultateko Berdintasun Batzordeak Lehen Hezkuntzako azken ikasturteko ikasleei zuzenduriko lehiaketa bat antolatuko du. Parte-hartzaileek, taldeka, elkarrizketa bat burutu eta mural batean laburtu beharko dute. Aurten, Kimika Fakultatearen 50. Urteurrena izanik, fakultateko emakume zientzialariak omendu nahi dira. Beraz, talde parte-hartzaile bakoitzari Fakultateko emakume zientzialari bana esleituko zaio aurkeztutako lanaren protagonista izan dadin. (Esteka honetan ikus ditzakezue aurreko lehiaketako bideoak: https://youtu.be/ZwpUdirmaHs  eta https://www.youtube.com/watch?v=NtXGn2fjLB4.)

DATAK:

  1. Parte hartzeko, ikastetxeek eskaera-inprimakia bete beharko dute (https://forms.gle/iofKQboNhfptf5ny7) urriaren 31 baino lehen.
  2. Azaro erdialdean jasoko dute ikastetxeek eskaeren onarpena zein elkarrizketatua izango den emakumearen esleipena. Era berean, elkarrizketatu beharko duten ikertzailearekin harremanetan jartzeko datuak ere helaraziko zaizkie. Eskaerak izen-emate ordenaren arabera onartuko dira.
  3. Lanak bidaltzeko epe-muga urtarrilaren 24a izango da.
  4. Lehiaketaren ebazpena otsaila hasieran izango da. E-mail bidez emango zaie haren berri parte hartu duten ikastetxeei.
  5. Lan guztien erakusketa eta sari banaketa ekitaldia otsailaren 14an ospatuko da EHUren Gipuzkoako campusean.

LEHIAKETAREN IRIZPIDEAK:

  1. Helburua: Zientzia bada nesken kontua.
  2. Taldeak 5 ikaslekoak izango dira gehienez.
  3. Elkarrizketak euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez egin ahal izango dira.
  4. Murala digitalki zein analogikoki egin ahal izango da. Bertikalean eta orrialdearen alde bakarretik. Tamainari dagokionez, Din A4 neurrien proportzionalak onartuko dira: Din A4, Din A3, Din A2, Din A1 eta Din A0.
  5. Muraletan agertu beharko dute derrigorrez: emakume elkarrizketatuaren izena, egileen izenak (ikastetxea) eta Emakumeak Zientzian egitasmoaren logoa.
  6. Lanak PDF formatuan bidali beharko da. Analogikoki egindako lanen kasuan, eskaneatuta. Izan ere, lan guztiak biltzen dituen koadernotxoak egingo dira azken ekitaldian banatzeko.
  7. Lanen baloraziorako kontuan hartuko​​​​​​ dira: 1) Hizkuntzaren erabilera zuzena, 2) Galderen egokitasuna eta 3) Muralaren diseinuaren originaltasuna.