Breadcrumb

Eduki publikatzailea

UNIBASQ-ek BISITATUKO DU DONOSTIAKO KIMIKA FAKULTATEA

Lehenengo argitaratze data: 2019/01/18

LASTER UNIBASQ-ek (EUSKAL UNIBERTSITATE SISTEMAREN KALITATE AGENTZIA) BISITATUKO GAITU DONOSTIAKO KIMIKA FAKULTATEKO KALITATEA BERMATZEKO BARNE SISTEMAREN EZARPENA EGIAZTATZEKO.

 

Hilaren 24an, UNIBASQ Agentziako panel ebaluatzaileak bisitatuko du gure fakultatea Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemaren ezarpena egiaztatzeko.

Horretarako, eta aurrez planteatutako Agendan oinarrituta, ikastegiko interes talde desberdinekin (arduradun akademikoak, irakasleak, ikasleak, AZPko langileak, enpresa enplegu emaileak, …) izango dira topaketak, egunean zehar, 09:00etatik 14:15era bitartean, eta, jakina, baita ikastegiko kalitatearen sistemarekin inplikatutako eragileekin ere.

Entzunaldi publikoaren izapidea 13:45ean izango da eta horren berri ematen dugu interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.