Esperientzia Traumatikoetako Biktimekin Lan Egitea graduondokoa (2025-2026 ikasturtea - Online)
Lehenengo argitaratze data: 2025/03/20
ZERGATIK GRADUONDOKO HAU?
Biktimologia zientzia enpiriko eta diziplinarteko bat da, biktimizazio prozesuak aztertzen dituena. Arreta berezia jartzen du biktima arriskuan eta inpaktuan, desbiktimizazioan, eta baita biktimaren berreskuratze faktoreetan ere. Prestakuntza integrala, diziplinartekoa eta lanbide artekoa ematen du, biktimekiko esku-hartzeari dagokionez gizarteak dituen beharrei buruzkoa, Europako arautegiak eskatzen duen moduan. Ikasitakoari esker, biktima zuzen edo zeharkakoen lehen eta bigarren mailako biktimizazioa saihesten lagundu dezake ikasleak, haien bizi baldintzak hobetzen, baita biktimen komunitatearen gizarte kohesio eta inklusio maila ere.
Graduondoko hau hutsune bat betetzen saiatzen da, prestakuntza profesionala eta praktikoa ematen, diziplina anitzeko ikuspegi batetik. Lizentziadun edo gradudunentzat da, ikasle nahiz profesional, biktimekin harremanetan daudenak edo norabide horretan beren prestakuntzan sakondu nahi dutenak, lan eraginkorrago bat egiteko biktimekin.
Graduondokoaren egiturak kontuan hartzen ditu bai hamar urtetik gorako bere garapena, bai Europako arautegiaren transposizioa egiten duen apirilaren 27ko 4/2015 Legeak (Delituaren Biktimaren Estatutua) ezartzen dituen eskakizun profesionalak eta prestakuntza eta sentsibilizazio arlokoak.
Gainera, lege hauek egindako aldaketak sartzen dira: 8/2021 Legea, ekainaren 2koa, zeinaren bidez legeria zibila eta prozesala erreformatzen baitira desgaitasunen bat duten pertsonei beren gaitasun juridikoa baliatzen laguntzeko; 8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriaren aurrean Osorik Babesteari buruzkoa; eta 10/2022 Lege Organikoa, irailaren 6koa, Sexu askatasunaren berme integralari buruzkoa.
ZER GAI AZTERTUKO DIRA?
Modulu orokorra:
- Biktimologia: alderdi kontzeptualak eta metodologikoak.
- Esku-hartze psikologikoa eta alderdi juridikoak biktimen laguntzan.
Nahitaezko espezialitateen modulua:
- Terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimak
- Familia babesik gabe arriskuan dauden adingabeak
- Sexu erasoen eta abusuen biktimak
- Indarkeriaren biktimak bikote eta etxeko harremanetan
- Biktimak eta osasun sistemak. Suizidioa biktimologiaren ikuspuntutik
- Biktimak eta ziberespazioa
Espezialitateko borondatezko modulua:
- Trauma bikarioa delitu eta gertaera traumatikoekin lan egiten duten profesionalengan. Trauma bikarioa gerra korrespontsalen testuinguruan
NORENTZAT IZAN DAITEKE INTERESGARRI?
Profesionalentzat eta gizarte eta lege zientzietako, giza zientzietako eta osasun arloko lizentzia edo graduetako ikasleentzat: Zuzenbidea, Kriminologia, Psikologia, Soziologia, Antropologia, Filosofia, Irakasle ikasketak, Pedagogia, Gizarte Langintza, Psikopedagogia, Gizarte Hezkuntza, Informazioaren eta Komunikazioaren Zientziak, Erizaintza, Zientzia Politikoak edo zerikusia duten beste titulu batzuk.
ZERTAN DATZA ON-LINE GRADUONDOKOA?
Graduondokoa egela plataformaren bidez egingo da, zeinak erraztu egiten duen ikasleekiko etengabeko harremana eta haien lanaren gainbegiratzea, eta ziurtatu egiten duen ikasleek graduondokoaren edukiak teorikoki eta praktikoki ikastea. Graduondoko honek autonomia sustatzen duen ikasketa eskaintzen du, eta horretarako irakurgaiak zein irakasleekiko komunikazioa lantzen dira.
Aurrez aurreko hautazko mintegi bat antolatzen da baita ere.
HIZKUNTZA
Gaztelania
KREDITU KOPURUA
- 31,4 ETCs (derrigorrezkoak)
- 0,6 ETCs (hautazkoak)
NOIZ ETA NOLA EMAN IZENA?
Irekita plaza kopurua bete arte. Izena emateko prozedura
PREZIOA
30,00 euro kreditu bakoitzeko
IRAUPENA
2025/10/10tik 2026/07/13ra
NON LORTU INFORMAZIO GEHIAGO?
Kriminologiaren Euskal Institutua
Carlos Santamaria Zentroa
Elhuyar plaza, 2. 20018 Donostia (Gipuzkoa)
- Telefonoa: +34 943 0174 84
- E-mail: postgradovictimas.ivac-krei@ehu.eus