Ekosistemen eta animalien aurkako indarkeria eta pertsonen arteko indarkeria: loturak
2024ko azaroaren 7tik 9ra
Lehenengo argitaratze data: 2024/11/05
Kriminologia berdea deritzonaren esparruan, proposamen hau UPV/EHUk gidatutako ikerketa-proiektu baten barruan dago, Zientzia Ministerioak finantzatua (2921-2025) eta Espainiako, Belgikako, Italiako, Australiako, Kolonbiako, Txileko eta Indiako unibertsitateen parte-hartzearekin.
Emaitzak modu didaktiko eta partizipatiboan zabaldu eta eztabaidatuko dira. Gaiaren egoerari buruzko oinarrizko informazioa eskainiz, role-play baten bidez justizia errestauratiboaren aplikazioa duen kasu bat aztertuko da, Justizia Errestauratiboaren Teoria eta Praktikako Laborategiko taldearen esku-hartzearekin.