Berriak

Udako ikastaroa - Escuela de Educación para la Sostenibilidad 2030: observando avances mediante la medición de impacto [castellano]

Lehenengo argitaratze data: 2024/06/25

Noiz eta non: Uztailak 4-5 (Miramar Jauregia, Donostia)

Jasangarritasunerako Hezkuntza oinarrizko tresna da 2030erako Garapen Jasangarriaren eta Basque Green Deal ereduaren helburuak gauzatzeak etorkizuneko Euskadi jasangarrirako zehazten duten aldaketa eta eraldaketa ekosoziala lortzeko. 

Hirugarren edizio honetan, gure jarduerak gizartean eta ingurumenean duen inpaktuari buruz hausnarketa egitera gonbidatzen zaituztegu. Ingurumen-hezkuntza ari al da lortzen gizartean lortu nahi ditugun helburuak eta aldaketak?

Nola jakingo dugu bide eraginkor batetik goazen? Identifikatu al dezakegu zerk funtzionatzen duen eta zerk ez? Inpaktuen neurketetatik edo ebaluazioetatik ikasitakoa aplikatzen al dugu programa berri bat diseinatzen dugunean edo esku-hartze bat egokitzen dugunean? Kudeaketa-erabakiak gidatzen al ditugu inpaktuari buruz lortutako emaitzetan oinarrituta?

Informazio gehiago