Gure apostua energia berriztagarrien alde
Instalazio fotovoltaiko berriak
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), energia-iturri berriztagarrietan oinarritutako energia-trantsizioa bultzatzeko eta hobetzeko, hamar instalazio fotovoltaiko jartzen ari da martxan, honako eraikin hauetan:
- Bizkaiko Campusa:
- Gipuzkoako Campusa:
- Zuzenbide Fakultatea (pdf, 231 Kb)
- Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Donostia) (pdf, 231 Kb)
- Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibar) (pdf, 231 Kb)
- Arabako campusa:
2.000 kWp inguruko potentzia instalatuko da, eta urtean 2.250.000 kWh baino gehiago ekoiztuko dutela uste da. UPV/EHUk eraikinen autokontsumorako erabiliko du energia hori, eta Leioako kiroldegiko eta Arabako Ekonomia eta Enpresa Fakultateko instalazioen kasuan, soberakinak gertuko UPV/EHUko eraikinetara esportatuko dira.
UPV/EHUk 1.501.017 €-ko dirulaguntza jaso du Energiaren Euskal Erakundearen eskutik. Proiektua, energia-iturri berriztagarriekin autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako pizgarrien programari atxikita dago, bai eta sistema termiko berriztagarriak ezartzeari ere bizitegi-sektorean, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.
Instalazio termiko berriztagarri berriak
UPV/EHU energi-iturri berriztagarrietan oinarritutako trantsizio energetikoa bultzatu eta hobetzeko asmoz, teknologia hauetako hamar instalazio termiko berriztagarri jartzen ari da martxan:
- Aerotermia:
- Geotermia:
2.000 kWt inguruko potentzia instalatuko da, eta kalkulatzen da urtean 2.250.000 kWh bero eta hotz sortuko dituztela. UPV/EHUk energia hori erabiliko du eraikinak eta laborategiak berotzeko eta hozteko.
Horretarako, UPV/EHUk 1.501.017 €-ko dirulaguntza jaso du guztira Energiaren Euskal Erakundetik (EEE). Proiektua ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarrien programari atxikita dago, Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan – NextGenerationEU.
Ibilgailu elektriko berriak
UPV/EHUk energia-iturri berriztagarrietan oinarritutako trantsizio energetikoa bultzatu eta hobetzeko asmoz, bi ibilgailu elektriko erosi ditu jabetzan, posta- eta mantentze-zerbitzu zentralek erabiltzen dituzten bi ibilgailuak ordezkatzeko.
Era berean, ibilgailu elektrikoen 2 kargagailu jarri dira ibilgailuen bateria kargatu ahal izateko.
UPV/EHUk 18.000 €-ko dirulaguntza jaso du guztira Energiaren Euskal Erakundetik (EEE). Proiektua MOVES III 2021-2023 Programaren barruan dago, Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan – NextGenerationEU.