EHU-Aztarna2024 / Erakundeko ingurumen- eta gizarte-aztarnaren kalkulua, UPV/EHUn
![Irudia](/documents/4736101/51108269/EHU-Aztarna-2024.jpg/31c416e8-08aa-4be8-3db0-64af5ef52c92?t=1707206219173)
Proiektu honek UPV/EHUn 2024. urteko erakundeko ingurumen- eta gizarte-aztarna kalkulatu nahi du Europako Batzordearen eta Life Cycle Initiative-ren (UNEP/SETAC) proposamen metodologikoei jarraituz. Kalkulu horri esker, UPV/EHUren ingurumen-portaera eta beste alderdi sozial batzuk ebaluatu ahal izango dira, bizi-zikloaren ikuspegitik.
Kalkulu hau EHU-Aztarna taldeak 2017tik Campus Bizia Lab deialdietan egindako lanaren eguneraketa izango da, 2016ko EHUko aztarnaren kalkulua. Hortaz, UPV/EHUren progresioa iraunkortasunerantz ebaluatzeko aukera emango digu, metodologia eguneratu eta hobetu batekin.
- Koordinatzailea: Gorka Bueno Mendieta
- Kontakturako e-maila: gorka.bueno@ehu.eus
- Parte hartzen duten ikastegiak:
- Bilboko Ingenieritza Eskola
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
- CBL programaren deialdia: VII (2023/24)