Campus Bizia Lab proiektuen bilatzailea

#SOStainability: a composter in the cloud to nourish the Earth

11, 12 garapen iraunkorrerako helburuak

Proiektu hau ekonomia zirkularraren esparruan kokatzen da, Gasteizko Ingeniaritza Eskolako kafetegian sortutako hondakin organiko konpostagarrien autogestioaren bidez. Horretarako, konpostagailu bat diseinatu, fabrikatu eta muntatuko da 3D inprimaketaren bidez. Ondoren, Eskolako instalazioetan bertan testatuko da konpostagailua, horretara km 0ko konposta ekoitziz.

Proiektuaren eragina handitu nahi da eta konpostaje prozesua orokortu, unibertsalizatu nahi da eta blog bat sortu, proiektuaren emaitzak proiektuan interesa duen edonoren eskura egon daitezen. Horrela, konpostagailu bat fabrikatzeko eta muntatzeko dokumentaziorako sarbide aske eta unibertsala bermatuko da.

Gainera, konpostagailua Gasteizko Ingeniaritza Eskolako leku ikusgarri eta jendetsuan kokatuko da ikastegiko erabiltzaileen ohitura txarrak berbideratzeko, hondakinen kudeaketari dagokionez, hondakin organikoen balorizazio prozesua hurbilago izan dezaten eta, horrela, konpostajea inguratzen duten 'uste faltsuak' baztertzen laguntzeko.

  • Koordinatzailea: Gorka Gallastegui Ruiz de Gordoa
  • Harremanetarako helbidea: gorkajavier.gallastegui@ehu.eus
  • Parte hartzen duten zentroak:
    • Gasteizko Ingeniaritza Eskola
    • Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
  • CBL Programako edizioa: III (2019/20), IV (2020/21)

Informazio gehiago: https://sostainabilitycbl1920.wordpress.com/

 

Ekoizpen zientifikoa

  • Gallastegui, G., Gutierrez, J., Quintana, G., Ocio, A. 2021.Transformando el compostaje en una actividad ingenieril multidisciplinar. III Congreso Internacional de Innovación Docente e Investigación en Educación Superior (CIDICO) (ISBN: 978-84-09-35493-1). 9-11 Noviembre, Madrid (España).
  • Gutierrez, J., Santaolalla, A., Tercjak, A., Rojo, N., Encinas, D., Gomez-de-Balugera, Z., Gallastegui, G. 2020. Creating a Green Chemistry Lab: Towards Sustainable Resource Management and Responsible Purchasing. Sustainability 12, 8934.

Kategoria nabigatzailea