Campus Bizia Lab proiektuen bilatzailea

Irakaskuntza-praktika kolaboratibo eta diziplinartekoak Arabako Campuseko Baratza Ekologikoa

3, 11,12,13 garapen iraunkortasunerako helburuak

Arabako Campuseko Baratza Ekologikoaren proiektua unibertsitate-baliabide hezigarria da, eta bertan egiten dira irakaskuntza-praktika kolaboratibo eta diziplinartekoak, hala nola, unibertsitate-komunitate osoari zuzendutako nekazaritza ekologikoaren inguruko prestakuntza-ikastaroak edo materia organikoaren konpostajea ondoren baratzan bertan berrerabiltzeko. Jarduera hauek lankidetza eta disziplinartekotasuna lantzen garatzen dira, eta jokabide iraunkorragoak sustatu nahi dituzte unibertsitate-komunitatean. Beste batzuen artean, eragile hauek parte hartzen dute proiektuan: Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak, Kiribilore Elkartea, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua (ENEEK).

  • Koordinatzailea: Daniel Zuazagoitia Rey-Baltar; Arantza Rico
  • Harremanetarako helbidea: daniel.zuazagoitia@ehu.eus; arantza.rico@ehu.eus 
  • Parte hartzen duten zentroak:
    • Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
    • Farmazia Fakultatea
  • CBL Programako edizioa: I (2017/18), II (2018/19), III (2019/20), IV (2020/21), V (2021/22), VI (2022/23), VII (2023/24)

Informazioa: https://www.hazicampusa.eus

 

 

 

Ekoizpen zientifikoa


Kategoria nabigatzailea