Campus Bizia Lab proiektuen bilatzailea

Konpetentzia sozialen garapena erabaki iraunkorrak hartzerakoan: Ekonomia eta Enpresarako eta Gizarte Hezkuntzako simulatzaile bat

3, 4, 7, 11,12,16, 17 garapen iraunkortasunerako helburuak

Ekonomia iraunkorraren, zirkularraren, sozialaren eta kritikoaren erronka bultzatzea da gure helburua. Baliabide naturalen erabilera arduratsua sustatu nahi dugu, hausnarketan, kontzientziazioan eta kritikan oinarrituta hartuko diren erabakiak sustatuz, iraunkorrak ez diren kontsumo ohiturak aldatzearren. Hala, energiak baliabide nagusi gisa betetzen duen zereginaz jabetzeko, trantsizio energetikoa bultzatzea da gure erronka; energia kontsumoa murrizten eta energia berriztagarrien erabilera sustatzen saiatuko gara, eta baita hain kutsagarriak ez diren garraiobideen erabilera ere, ingurumenarekiko adeitsuagoak baitira. Bestalde, gainerako herritarrekiko jarrera kritikoa, arduratsua eta konprometitua sustatu nahi dugu pertsonen artean, haien ongizate ekonomikoa eta soziala handitzea xedetzat hartuta.

  • Koordinatzailea: Noemi Peña Miguel
  • Harremanetarako helbidea: noemi.pena@ehu.eus
  • Parte hartzen duten zentroak:
    • Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
    • Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
    • Bilboko Merkataritza Ganbera
  • CBL Programako edizioa: I (2017/18), II (2018/19), III (2019/20), IV (2020/21), V (2021/22)

 

Ekoizpen zientifikoa


Kategoria nabigatzailea