Eduki publikatzailea

Lehen bilera presentziala (2024/05/16)

Lehenengo argitaratze data: 2024/05/31

UnicitiES 2030aren esparruan egingo diren 6 GrAL/MALen proposamenak hautatu eta dagozkien udal tutoreak eta tutore akademikoak esleitu ondoren, programari hasiera emateko, maiatzaren 16an UnicitiES 2030en lehen bilera presentziala egin zen Dehesa Etxean (Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, Vitoria-Gasteiz).

Izaera informaleko bilera honetan, proiektuak ezagutu eta trinomioen (ikasleak, Gasteizko Udaleko teknikariak eta UPV/EHUko tutore akademikoak) artean harremanak izateko topagunea izatea bilatu zen, baita ideiak eta baliabideak trukatzeko ere, proiektuen artean sinergiak sor daitezen.