UPV/EHUk Mugikortasunaren Europako Astean parte hartuko du “Emisiorik gabeko mugikortasun baten alde" lelopean
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak beste urte batez hartzen du parte Mugikortasunaren Europako Astean. Aurten, irailaren 16tik 22ra bitartean burutuko da ekimen hau “Emisiorik gabeko mugikortasun baten alde" lelopean.
Jarduera presentzialak
Bizkaiko Campusa
Ibilbidea oinez Arboretumean zehar
Eguna: Irailaren 17a
Lekua: Arboretumerako sarrera (Arte Ederren Fakultatearen ondoan)
Ordua: 11:00etatik 12:00etara
Javier Loidi irakasleak gidatutako ibilbidea, Arboretumeko bidexka eta bideetan barrena, zuhaitz eta zuhaixka espezieak, Helosciametroa, Atlantikoko basoa, urtegiko ur espezieak, hegaztiak, harkaitz bilduma, eta abar ikusteko.
Arabako Campusa
Ibilbidea bizikletaz
Eguna: Irailaren 22a
Lekua: Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Ordua: 1. taldea, 11:30ean; 2. taldea, 12:00etan
Hezkuntza eta Kirol Fakultatetik Eskibelerainoko ibilbidea (Armentiatik) bizikletaz, interes paisajistikoa eta ekologikoa duten lekuetan barna. Xedea da mugikortasun jasangarria sustatzea. Ibilbidea egiteko bidegorriak erabiliko dira.
Bizikletaren Ikuskapen Teknikorako Gunea
Eguna: irailaren 22
Lekua: Nieves Cano kalea (gelategiaren aurrean)
Ordua: 12:30etik 14:30era
Stand bat jarriko da aire zabalean, karpa baten pean. Euren bizikleta eraman ahalko dute interesa duten guztiek, mekanikariek bi gurpildun ibilgailuen diagnostikoa egin dezaten. Standean erremintak egongo dira, nahi dutenek euren bizikletetan doikuntza sinpleak egin ditzaten. Halaber, informazioa emango da bizikleten erregistro boluntarioari eta argiztapen gailuei eta lapurreten aurkako gailuei buruz.
Gipuzkoako Campusa
Bizikleten tailerra
Eguna: irailaren 17a
Lekua: Ignacio Mª Barriola eraikinaren etxabea
Ordua: 10:00etatik 14:00etara
Hurbiltzen direnek euren bizikleta konpontzen ikasi ahalko dute, eta, horrez gain, honako hauei buruzko aholku baliagarriak jasoko dituzte: hiriko bidegorriak, nola ekidin bizikleten lapurreta eta txirrindularientzako osagai erabilgarriak.
Botila (eko)Logikak: plastikozko botilen erabilerari eta mugikortasun jasangarriari buruzko informazio standa
Eguna: irailaren 22a
Lekua: Ignacio M. Barriola Zentroa
Ordua: 11:30etik 13:30ra
Informazio standean tribial txiki bat egin ahalko duzu, eta bertan ekologiari, mugikortasun jasangarriari eta osasunari buruz zer dakizun erakusteaz gain, botila berrerabilgarri bat eskuratu ahalko duzu.