Eduki publikatzailea

UPV/EHUk Mugikortasunaren Europako Astean parte hartuko du “Oinez elkarrekin!" lelopean

Cartel

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak beste urte batez hartuko du parte Mugikortasunaren Europako Astean. Aurten, irailaren 16tik 22ra bitartean burutuko da ekimen hau "Oinez elkarrekin!" lelopean.

Aurten, gai nagusia Oinez eta Bizikletaz segurtasunez ibiltzea da. Gai honen bitartez, Europar Batasunak azpimarratu nahi du mugitzeko bi forma hauek gure osasunerako, ingurumenerako eta gure ekonomiarako dituzten onurak.

Arabako Campusa

Bizikletaren Ikuskapen Teknikorako Gunea

2019ko irailaren 17a eta 19a

Tokia: Nieves Cano kalea (ikasgelategi aurrean)
Ordutegia: 12:00-14:00
Doakoa

Aire zabaleko stand batean jarriko da, karpa batean. Interesatuta dauden guztiek eraman dezakete beren bizikleta mekanikari batek diagnostikoa egin dezan. Mekanikariak txartel bat entregatuko du, aurkitutako okerrak jasoz eta mantentze lanetarako hainbat gomendio emanez.

Standean erremintak ere izango dira, hala nahi duenak bere bizikletan konponketatxo errazak egin ditzan.

Standak informazioa izango du, baita ere, bizikleten borondatezko erregistroari buruz eta argiztapen eta lapurreten aurkako gailuez.

 

Bizkaiko Campusa

Oinez UPV/EHUrekin!

2019ko irailaren 16tik 22ra bitartean

Oinez ibiltzera eta eskailerak erabiltzera gonbidatzen dituzten (Beste leiho bat zabalduko du)kartelak (pdf ,546 Kb) jarri dira, osasuna eta energía aurrezteko onurak aipatuz. (Abre una nueva ventana)

  • Eskaileral erabili: Liburutegi Nagusian
  • Oinez iblili: campus osoan
Dokumentalaren kartela

“Why We Cycle” film dokumentala

2019ko irailaren 19a

Tokia:Liburutegi Nagusia (Hitzaldi Aretoa)

Ordutegia: 11.00-13:00 

“Why We Cycle” film dokumentalaren proiekzioa. Filmean zehar, aditu talde batek Herbehereetan dagoen bizikletaren kultura aztertzen du. Ondoren, mahai-inguru bat bideratuko da.

 

Gipuzkoako Campusa

Bizikletari buruzko tailerra 

2019ko irailaren 17a eta 18a

Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak eta Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak stand bat jarriko dute Ignacio Mª Barriola Zentroko arkupeetan irailaren 17an, eta Oñati plazan, irailaren 18an, 10:00-13:00 orduetan.

Bertara hurbiltzen diren pertsonek aukera izango dute beraien bizikletak konpontzen ikasteko, baita hiriko bidegorri, bizikleten lapurreta saihespena ala bizikletarentzako osagarrien inguruko gomendio baliagarriak jasotzeko ere.