Eduki publikatzailea

Boluntariotzako erakundeen erakusleihoa

Ez galdu gu ezagutzeko aukera

Kartela
Tokia eta data: azaroaren 21ean, Ignacio Mª Barriola eraikineko behealdean
Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara

Ezagutzen al dituzu Gipuzkoan lan egiten duten elkarteak? Ba al dakizu zertan diharduten edo nola lagundu dezakezun?

Azaroaren 21ean egongo gara zure esanetara, 11:00etatik 14:00etara, Ignacio Mª Barriola eraikineko behealdean (ikasgelategia).

Lantegi hauetan har dezakezu parte: Boccia, elkarlaneko jolasak eta adinekoei egokitutako trizikloa

Parte hartzaileak:

  • ASPACE, garuneko paralisiaren arloan lan egiten duen erakundea. Boccian, adituak diren kirol egokituan, jarduteko aukera emango dizu.
  • GURUTZE GORRIA, laguntza humanitarioan lan egiten duen erakundea.
  • CARITAS, gizarte bazterketaren aurkako borrokaz informatuko zaituen erakundea.
  • SOS ARRAZAKERIA, arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borroka ezagutaraziko duena.
  • DYA, osasun laguntza eta larrialdiak izango ditu ardatz.
  • ATZEGI, duen eginkizun nagusiaz informatuko zaitu, hots, desgaitasun intelektuala duten pertsonen bizitzaren kalitatearen hobekuntzaz.
  • GKEF/FGDA (Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa), denontzako kirol irisgarria ikusaraztea du funtsezko lana.
  • GEHITU, lesbiana, gay, transexual eta bisexualen (LGTB) komunitatearen eskubideen alde egindako ahaleginak ezagutaraziko ditu.
  • HAZI ETA IKASI, eskola laguntza solidarioaren gainean informatuko du.
  • INTERED, hezkuntza integral eta eraldatzaile baten alde lan egiten duena. Haren elkarlaneko jolasetan parte hartzeko aukera emango du. 
  • KAEBNAI / Europe Direct Donostia, kulturen arteko ekintza eta Europako mugikortasuna izango ditu ardatz. 
  • BIZIKLETAZ ADINIK EZ, paseoak ematen dituzte bizikletaz adinekoen egoitzetan bizi direnekin. Trizikloa ekarriko dute zuk zeuk ezagutu eta erabil dezazun.