Eduki publikatzailea

Unibertsitateetako mugikortasun iraunkorrari buruzko bideo lehiaketa

Kartela

Estrategia nagusi gisa kontzientzia sorrarazteko helburuz, U-Mobek eta sarea osatzen duten unibertsitateek beren campusetako mugikortasun iraunkorrari buruzko bideo lehiaketen kanpaina bateratu bat atera dute. Lehiaketak aldi berean iragarriko dira, Europako 2018ko Mugikortasun Astearen inguruan. Lehiaketen bidez, unibertsitate komunitateko kideek aukera izango dute beren sormena erakusteko; horrez gain, beren ikastegi edo lantokiko eguneroko irisgarritasunari eta mugikortasunari buruz duten ikuspegia azalduko dute.

Kanpaina bateratu honetan UPV/EHUrekin batera parte hartzen dute Kataluniako, Valentziako, Andaluziako, Madrilgo, Kanarietako, Kantabriako, Extremadurako, Gaztela eta Leongo eta Errioxako unibertsitateek.

Campus bakoitzak bere lehiaketa antolatuko du, eta bere iritziz mugikortasun iraunkorraren balioak edo horren gabeziak hobekien irudikatzen dituen bideoa aukeratuko du. Irabazleek sari bat hautatu ahal izango dute proposatutako katalogotik (pdf, 1 Mb); besteak beste, bizikletak, smartphoneak, ordenagailuak eta tabletak eraman ahalko dituzte.

Gainera, U-Mobek bideorik onenak aukeratu eta bere webgunean argitaratuko ditu, Espainiako edo Europako beste campus batzuetan ere kontzientzia zabaltzeko, U-Mob Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Unibertsitateen Europako Sarearen bidez.

Proposamenak bidaltzeko data: 2018ko urriaren 18a

Edozein zalantzarako telefonoa 946017933 edo posta elektronikoa iraunkortasuna@ehu.eus