Kontzertuan: Muskharian, Ras Lujah, Sara Zozoya
Mentoriaren Nazioarteko Eguna ospaetzeko kontzertua (Boluntariotza)
Otsailak 17, Donostiako Aquariumean
Lehenengo argitaratze data: 2017/02/08
Urretxindorra/Ruiseñor bazterketa arriskuan dauden nerabeentzako proiektu bat da, unibertsitate ikasleen eta eskola neska-mutilen arteko harremanak errazten dituena.
UPV/EHUko hogei Ikaslek parte hartzen dute Mentoria-proiektuan.
Astero, eta borondatez, etorkin edo atzerritar jatorriko gaztetxo (10-14) eskolaratu eta gizartetik baztertze arrisku egoeran dagoen batek laguntzaile eta erreferente izango du unibertsitateko ikasle bat. Jolas uneak, aisia eta denbora librea partekatzea da asmoa, inguruetako lekuak ezagutu, kultur eta kirol jardueretan parte hartu, besteekin elkartzeko kultur eta gizarte guneetara hurbiltzea erraztuz. Bi aldeen artean sortutako harremanak lekua egingo die konfiantzari, enpatiari, sentiberatasunari, hurbiltasunari, beti ere elkarrenganako begirunez..