Eduki publikatzailea

CBL 2016/17: Experiencia piloto

Erronkak/ekintzak

2016/17 ikasturtean zehar iraunkortasunari lotutako erronkak/arazoak zehaztean, kontuan hartu dira Irakasle eta Ikertzaileek (IIP) UPV/EHUko campusetan detektatutako beharrak, Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonaleko (AZP) langileen laguntzaz, eta aukera eman du horrek, ikasleen, IIP eta AZPko langileen ikaskuntzan sakontzeko ez ezik, baita unibertsitatearen kudeaketa iraunkorragoa egiteko ere.

Prozesua

1. Ikasturtea hasi baino lehen mintegi bat antolatu zen Campus Bizia Lab programako irakasleekin, proiektuaren ideia orokorra aztertu eta gai hauei buruz gogoeta egiteko:

  • Zer da iraunkortasunari loturiko erronka bat? Zer osagai ditu? Zer baldintza bete behar ditu erronkak ikasleen ikaskuntzarekin lotua izateko?
  • Zer erronka plantea daitezke parte hartzaile bakoitzaren eragin eremutik? Zer beharko lukete UPV/EHUren erronka/arazo hauek operatiboak izateko Gradu Amaierako Lan (GrAL) edo Master Amaierako Lan (MAL) batean?
  • Nola landu daiteke proiektuen arteko diziplinaz gaindiko izaera? Zer eragilek parte hartu behar dute? Zer rol izan behar du bakoitzak?
  • Zer behar da proiektuak aurrera eramateko antolakuntza ikuspegitik (aholkularitza, prestakuntza, euskarri teknikoak,…)

2.MOODLE plataforma abian jartzea eta campusetako (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba) taldeak osatzea. Hasierako arloen laburpena egitea eta lehentasunezko arloak irizpide pragmatikoetan oinarrituta definitzea:

Gipuzkoako Campusa:

Bizkaiako Campusa:

Arabako Campusa:

 

3. Campusetako taldeen eta Langileen Gerentziaren, Campusetako Gerentziaordetzen eta zerbitzuetako langileen arteko lankidetza: estaldura instituzionala eta eragikera lana. IIP eta AZPko langileek elkarrekin lan egingo dute:

  • Gradu Amaierako Lanaren (GrAL) edo Master Amaierako Lanaren (MAL) bidez gainditu nahi diren erronka guztiak definitzea eta zehaztea
  • Protokolo etikoak eta zerikusia duten aldeen arteko jardunari buruzko protokoloak finkatzea eta sinatzea
  • IIP tutorearekin batera, GrAL/MAL guztiak gauzatzea
  • Proiektuari jarraipen bateratua egitea
  • Emaitzak ebaluatzea eta zabaltzea.

4. Ikastegi bakoitzeko administrazio prozesuetan GrAL/MAL eskaintzak egitea.

5. Campus bakoitzean egin beharreko lanen denbora eta egutegia finkatzea, parte-hartzaile guztien baldintzak aintzat hartzeko moduan.

6. Ikasleekin prestakuntza prozesua diseinatzea eta abian jartzea:

  • Prestakuntza bateratuko hasierako jardunaldia
  • Campus barneko elkarreragina
  • Jarraipena eta tutoretza lana
  • Lanen amaierako aurkezpena (amaierako biltzarra).

7. Hedabideetan zabaltzea eta arlo profesional zein zientifikoetan jakinarazpenak aurkeztea.

8. Emaitzen amaierako ebaluazioa egitea eta laguntza materialak argitaratzea: protokolo etikoa, aholkularitza eta jarraipen gida eta iraunkortasunarekin lotutako GrAL/MAL guztiak ebaluatzeko irizpideak.

Secuencia global de trabajo. Campus Bizia Lab

Parte-hartzaileak

Talde bideratzailea

Parte-hartzaileak Arlo instituzionala posta-e Campusa
Aitxiber Zallo Iraunkortasuneko teknikaria aitxiber.zallo@ehu.eus UPV/EHU
Estíbaliz Sáez de Cámara Oleaga Iraunkortasunaren arloko zuzendaria estibaliz.saezdecamara@ehu.eus UPV/EHU
Idoia Fernández Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordea idoia.fernandez@ehu.eus UPV/EHU
Itziar Txurruka Farmazia eta Elikagaien Zientzia Saila itziar.txurruka@ehu.eus Araba
Cristina Peña Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saila cristina.pena@ehu.eus Gipuzkoa
Iñaki Barcena Politika eta Administrazio Zientzia Saila inaki.barcena@ehu.eus Bizkaia
Gaizka Zulueta Arkitektura eta Lanen Zerbitzua gaizka.zulueta@ehu.eus UPV/EHU
Jordi Segalas Kanpoko aholkularia. Zientzia eta Teknologia Jasangarriko Ikerketa Institutua jordi.segalas@upc.edu Universitat Politècnica de Catalunya

Irakasleen eta Administrazio Langileen taldea

Parte-hartzaileak Arlo Instituzionala posta-e Campusa
Arrate Lasa Farmazia eta Elikagaien Zientzia Saila arrate.lasa@ehu.eus Araba
Jonatan Miranda Farmazia eta Elikagaien Zientzia Saila jonatan.miranda@ehu.eus Araba
Olaia Martínez Farmazia eta Elikagaien Zientzia Saila olaia.martinez@ehu.eus Araba
Virginia Navarro Farmazia eta Elikagaien Zientzia Saila virginia.navarros@ehu.eus Araba
Joserra Mauleon Soziologia II Saila j.mauleon@ehu.eus Araba
Yolanda Fernández de Aranguiz Kimika Fisikoa Saila y.fernandezdearanguiz@ehu.eus Araba
Mirari Ayerbe Kimika Organikoa I Saila mirari.ayerbe@ehu.eus Araba
Alejandro Rodríguez Enpresen Antolakuntza Saila alejandro.rodriguez@ehu.eus Araba
Iñaki Ochoa de Eribe Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Saila i.ochoadeeribe@ehu.eus Araba
Rakel Oion Soziologia eta Gizarte Langintza Saila rakel.oion@ehu.eus Araba
Loreto Sáenz de Ugarte Soziologia eta Gizarte Langintza Saila loreto.saenzdeugarte@ehu.eus Araba
Noemí Bergantiños Soziologia eta Gizarte Langintza Saila noemi.bergantinos@ehu.eus Araba
Miren Artaraz Ekonomia Aplikatua V Saila miren.artaraz@ehu.eus Araba
Iker Etxano Ekonomia Aplikatua i Saila iker.etxano@ehu.eus Araba
José Ramón Díez Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktika saila joseramon.diez@ehu.eus Araba
Aritz Ruiz Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktika saila aritz.ruiz@ehu.eus Araba
Daniel Zuazagoitia Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktika saila daniel.zuazagoitia@ehu.eus Araba
Gorka Bueno Teknologia Elektronikoa Saila gorka.bueno@ehu.eus Bizkaia
Joseba Sainz de Murieta Sistemen Ingeniaritza eta Automatika Saila joseba.sainzdemurieta@ehu.eus Bizkaia
Arritokieta Ortuzar Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saila arritxu.ortuzar@ehu.eus Bizkaia
Amaia Menendez Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saila amaia.menendez@ehu.eus Bizkaia
David Hoyos Departamento de Economía Aplicada III david.hoyos@ehu.eus Bizkaia
Iratxe Amiano Gizarte Erantzunkizuneko zuzendaria iratxe.amiano@ehu.eus UPV/EHU
Inés Pellón Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saila ines.pellon@ehu.eus Bizkaia
María Merino Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa Saila maria.merino@ehu.eus Bizkaia
Ibone Ametzaga Landareen Biologia eta Ekologia Saila ibone.ametzaga@ehu.eus Bizkaia
Miren Onaindia Garapen iraunkorrerako eta ingurumen-hezkuntzarako UNESCO katedra miren.onaindia@ehu.eus UPV/EHU
Sonia Arrasate Kimika Organikoa II Saila sonia.arrasate@ehu.eus Bizkaia
Pilar Ruiz de Gauna Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saila pilar.ruizdegauna@ehu.eus Bizkaia
Karmele Artetxe Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saila karmele.artetxe@ehu.eus Bizkaia
Aintzane Cabo Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saila aintzane.cabo@ehu.eus Bizkaia
Jasone Unzueta Garapen Jasangarrirako eta Ingurumen-hezkuntzako UNESCO katedra mariaascension.unzueta@ehu.eus UPV/EHU
Jordi Campás Euskampus. Nazioarteko Bikaintasun Campusa jordi.campas@euskampus.eu UPV/EHU
Susana Jodra Irudigintza saila susana.jodra@ehu.eus Bizkaia
Itziar González Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak saila itziar.gonzalez@ehu.eus Gipuzkoa
Enkarni Gómez Arkitektura Saila enkarni.gomez@ehu.eus Gipuzkoa
Alex Mitxelena Arkitektura Saila alex.mitxelena@ehu.eus Gipuzkoa
Mirene Begiristain Finantza Ekonomia II Saila mirene.begiristain@ehu.eus Gipuzkoa
Eduardo Malagón Ekonomia Aplikatua V Saila eduardo.malagon@ehu.eus Gipuzkoa
Rosa Arburua Didaktika eta Eskola Antolakuntza saila rosamaria.arburua@ehu.eus Gipuzkoa

 

Emaitzak

Campus Bizia Lab ekimenaren bitartez, ondorio positiboak lortu dira hainbat arlotan; besteak beste:

  • Neutraltasun klimatiko handiagoa campusaren funtzionamenduan.
  • Ikasleen, IIP eta AZP langileen konpromisoa, gizarte, kultura eta ingurumen irizpideetan oinarrituta bizi eta kontsumo estiloetan hobekuntza ekarriko duten proiektuei begira.
  • Lehengaien kontsumoan kostuak aurreztea (energia eta ura).
  • Erakundeko hondakinen ekoizpena minimizatzea eta horien kudeaketa hobetzea.
  • Graduko eta graduondoko ikasketetan eragin handia duten ikasketa prozesuak garatzea.

Campus Bizia Lab ekimenak, hasiera honetan, oso tokiko eragina izan duten baina proiektu honen baitan elkarrekiko loturarako eta indartzeko esparrua aurkituko duten proiektu txiki eta bakanduek sortutako aldez aurretiko eskarmentua dauka. Hala, iraunkortasuna (indar izugarritzat jotakoa) lortzeko beharrezkoa den aldaketaren bueltan sortutako masa kritikoa egon badago.

Gradu Amaierako Lanak

Esanak esan, hainbat alderdi nabarmen hobetu daitezke. Erronka nagusia dugu zatiketaren oztopoa gainditzea, unibertsitateko diziplinen artekoa zein unibertsitate zerbitzuen eta irakasleen artekoa. Beste eragozpen eta, aldi berean, aukera bat litzateke AZPko langileen eta IIPen artean komunikazio ona sortzea irakaskuntza-ikaskuntza gaiaren inguruan.