Eduki publikatzailea

UNIFAKTORI Erronka: Unibertsitateak gune aktibatzaile gisa

Lehenengo argitaratze data: 2024/05/20

Irudia

GAZTEZINKek ekarri zuen bultzada aprobetxatuz, BizkaiaGarak UNIFAKTORIri ekin dio, unibertsitateetan zer gertatu behar den eta gune aktibatzaileak izan daitezen nola gertatu behar den partekatzeko eta hausnartzeko prozesu interesgarri eta aberasgarria.

Horretarako, egoitza Bizkaian duten unibertsitateetako ikasleek talde motibatzaile eta anitza osatu dute ekimen hau aurrera eramateko. UNIFAKTORIk unibertsitateko ikasleek aldaketarako aktibatzaile eta ekintzaren eragile nagusi gisa dituzten ideia, pentsamendu eta proposamenez osatutako ibilbide honi hasiera ematen dio.

Hurrengo saioa maiatzaren 23an egingo da BizkaiaGaran 15:00etatik 17:00etara. Saio hau erronka zehazteko eta hurrengo urratsak baloratzeko egindo da.

ERRONKA HONETAN PARTE HARTZEA GUSTATUKO LITZAIGUKE! ANIMA ZAITEZ!