Etikasi 2025 programarako deialdia ireki da
Lehenengo argitaratze data: 2025/02/13

Etikasi giza eskubideetan sostengatutako hezkuntza-proiektua da. Programaren helburua etikari (etika ikasi) eta giza eskubideei buruz ikastea da, Ipar Irlandara eta Euskadira bisita hezitzaileak eginez. Leku horiek motibazio politikoko indarkeriak markatutako giza eskubideen urraketak izan dituzte.
Nork hartu dezake parte?
18 eta 30 urte bitarteko EAEko Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako Zikloetako eta Unibertsitateko graduko ikasleek izango dute parte hartzeko aukera.

Zer egin behar dut parte hartzeko?
Interesdunek honako dokumentu hauek bidali behar dituzte martxoaren 16ra arte:
- Izen-emate galdetegia bete.
- Egiten ari diren ikasketetan onartuak izanaren ziurtagiri bat (matrikula, adibidez).
- Ingeleseko B2 maila frogatzen duen ziurtagiria. Baldintza honen helburua interesdunak ingelesaren gutxieneko ezagutza izatea da, Ipar Irlandako bidaia medio.
- Giza eskubideei buruzko hausnarketa propioa (1200 eta 1500 hitz artean). Idazlanean honako alderdi hauek baloratuko dira: originaltasuna, gogoeta kritikoa eta pertsonala, interesdunak giza eskubideen inguruan izan dituen aurretiazko esperientziak, galderak eta proposamenak planteatzea, euskal gizartean giza eskubideen inguruan dauden erronken inguruan hausnartzea. Euskaraz zein gaztelaniaz izan daiteke.
Bidali beharreko dokumentu zein fitxategi guztiak bakea@egk.eus helbidera bidali behar dira “Etikasi 2025” gaiarekin.
Ondoren banakako elkarrizketa bat egin beharko dute.

Noiz izango dira bidaiak?
Bi bidaia egingo dituzte: uztailaren 4tik 8ra Ipar Irlandara (Belfast eta Derry) eta urriak 3tik 5erako asteburua Euskadin (Pasaia eta Errenteria) igaroko dute. Informazio guztia hemen.

Informazio gehiago: https://egk.eus/eu/etikasi-ipar-irlanda-2025-programarako-deialdia-ireki-da/