Aurkezpena
Iraunkortasunaren printzipioak eta balioak unibertsitatearen eremuan integratu nahian emandako urteetako esperientziaren haratago, oraindik ere, unibertsitateko irakasleok ez gara gai ikasleek Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendak (Nazio Batuak, 2015) planteatzen dituen erronkei erantzuteko gaitasun espezifikoak garatzeko.
Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuaren lantaldea osatzen dugunok - Gasteizko eta Bilboko Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saileko irakasle eta ikertzaileak (IIP), eta administrazio eta zerbitzuetako langileak (AZP) – prest gaude iraunkortasuna unibertsitate-curriculumean txertatzeko lanean jarraitzeko. Are gehiago kontuan hartuta hori UPV/EHUren apustu handietako bat dela ("Unibertsitatea garapen iraunkorra, inklusioa eta konpromiso soziala sustatzen dituen erakunde bihurtzea") eta bere irakaskuntza-ikaskuntza estrategiaren ardatz nagusia dela: IKD i3 ("i ber hiru": ikaskuntza x ikerkuntza x iraunkortasuna).
Gutako askok Ingeniería Ambiental para la Sostenibilidad / Ingurumen Ingeniaritza Iraunkortasunerantz (IN3) izenekoIKD irakasle-talde egituratua (ikdIT) osatzen dugu. Honen ondorioz, hainbat urte daramatzagu elkarlanean honako ildoak bultzatuz: 1) Metodologia aktiboak eta kooperatiboak inplementatzea, hala nola,ikaskuntza kooperatiboa eta problemetan eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntza; 2) UPV/EHUn iraunkortasuna sustatzea, eta 3) ingurumenaren kudeaketa eta teknologiarekin lotutako irakaskuntza-materialak prestatzea, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Gainera, gaur egun lanean ari garagure ezagutza eta esperientziak gizarteari helarazteko.