Helburuak
Proiektu honen helburu nagusia zera da: ikasleriak iraunkortasuna jarduera/proiektu guztien berezko ataltzat hartzea, ikuspegi hori bizitza pertsonalean zein profesionalean aplikatzen ikastea eta ikuspegi horrekin bat datozen portaerak aktibatzea.
Helburu nagusi hori helburu espezifiko hauetan zehazten da:
-
Lantalde bat (irakasle, langile eta ikasleek osatutakoa) gaitzea aldaketaren bultzatzaile eta bideratzaile izateko.
-
Irakasgai batzuetako irakasle-taldeen eta inplikatutako beste pertsona batzuen (laborategiko teknikariak, ikasle laguntzaileak, etab.) arteko lankidetza sustatzea.
-
Ikasleentzat eraginkorrak eta erakargarriak diren tresna metodologikoak diseinatzea eta komunitate zientifikora zabaltzea, eta iraunkortasunaren esparruan haien ikaskuntza errazten dutenak.
-
Gazteen eta irakasleen arteko egungo komunikazio-bideak berrikustea eta berritzea, ikasleen prestakuntza iraunkortasunaren arloan bultzatzeko.
-
Iraunkortasunaren arloko trebakuntza eta ikaskuntza sustatzea, erronken eta ekintzaren bidez: campusak laborategi gisa.
-
UPV/EHUko campusetan eta zentroetan egindako lana indartzea, irakaskuntzarako baliabideak (laborategiko lehengaiak eta soberakinak) era iraunkorragoan kudeatzeko, eta prozesuan ikasleak eta AZP sartzea.