GAIAK V

Gaiak

Biltzarrak bost ardatz tematiko izango ditu, 2030 Agendarenak, hain zuzen:

Pertsonak

Pobrezia eta gosea –zeinahi eratakoak diren– desagerrarazteko ekimenak, eta duintasuna eta berdintasuna bermatzekoak.

1. Pobrezia desagerraraztea, 2. Goserik ez, 3. Osasuna eta ongizatea, 4. Kalitatezko hezkuntza, 5. Genero berdintasuna

Planeta

Gure planetaren baliabideak babesteko eta klima aldaketa geldiarazteko ekimenak.

6. Ur garbia eta saneamendua, 7. Energia irisgarria eta ez kutsagarria, 12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak, 13. Klimaren aldeko ekintza, 14. Itsaspeko bizitza, 15. Lehorreko ekosistemetako bizitza

Oparotasuna

Bizimodu oparoak, naturarekin harmonian daudenak bermatzeko ekimenak. 

8. Lan duina eta hazkunde ekonomikoa, 9. Industria, berrikuntza eta azpiegitura, 10. Desberdintasunak murriztea, 11. Hiri eta komunitate jasangarriak

Bakea eta aliantzak

Bakea, justizia eta gizarte inklusiboa sustatzeko ekimenak, hizkuntza- eta kultura-aniztasuna babesteko ekimenak eta agenda inplementatzekoa, aliantza global sendo baten bitartez.

16. Bakea, justizia eta instituzio sendoak, 17. Helburuak lortzeko aliantza, 17+1

Esku zabalik hartuko ditugu garapen iraunkorrari ekarpen kritiko eta eraikitzaile bat egiten dioten GrAL guztiak, jakintza adarra edo gradua gorabehera.