ARGIBIDEAK V

Mundua aldatzeko GrAL proposamenak aurkezteko argibideak

Komunikazio proposamena euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez egingo da.

Komunikazio proposamenak bidaliko dira Biltzarraren antolakuntzaren idazkaritzara, web orrian eskura daitekeen formularioaren bidez ekainaren 1etik irailaren 22ra bitartean. Proposamenaren barruan sartuko da GrALaren laburpena (2000 hitz gehienez) eta 2030 Agendaren Garapen Iraunkorrerako Helburuei eginiko ekarpenaren azalpena (1000 hitz gehienez).

 

OHAR GARRANTZITSUAK: 1) Ez da beharrezkoa GrALaren defentsa egina edukitzea proposamena bidaltzeko unean, hala ere, biltzarra ospatuko den egunaren aurretik defentsa egina eduki beharko da eta 2) 2021/22 ikasturtean zehar defendatu diren edo defendatuko diren GrALak aurkeztu daitezke, 2021eko iraileko ez ohiko deiladian aurkeztutakoak barne.

Batzorde Zientifikoak irizpide hauek hartuko ditu kontuan GrAL proposamenak ebaluatzean:

  • biltzarraren gaira egokitzea,
  • planteamenduen zuzentasuna eta zorroztasuna, eta
  • proposamenaren originaltasuna.

Batzorde Zientifikoak ebaluazioa egin ondoren, erabakiaren berri emango zaio proposamen egile bakoitzari, izen ematean emandako helbide elektronikoaren bidez. Mezu horretan, kongresuaren hurrengo urratsak eta programa adieraziko dira.