115 lan aurkeztu dira, 43 euskaraz, 66 gaztelaniaz eta 6 ingelesez, jakintza arlo guztietakoak – 61 Gizarte eta Lege Zientzietakoak, 22 Ingeniaritza eta Arkitekturakoak, 13 Osasun Zientzietakoak, 10 Zientzietakoak eta 9 Arte eta Humanitateetakoak –, 41 gradu desberdinetakoak. 87 parte-hartzaile emakumeak dira eta 28 gizonak.
Jasotako lanak kongresuaren ardatz tematikoetan kokatu dira, honela: 52 Pertsonetan, 28 Oparotasunean, 18 Planetan eta 17 Bakean eta Aliantzetan.
Bestalde, parte hartzen duten ikasleek UPV/EHUko hiru campusetan egin dituzte ikasketak, honela banatuta: 57 pertsona Bizkaiko Campusean, 32 Gipuzkoako Campusean eta 26 Arabako Campusean.