Leire Legarreta Solaguren

Leire Legarreta Solaguren

EHUko irakasle agregatua

Matematika Departamendua

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Sarriena Auzoa


48940 Leioa, Bizkaia

 

Matematikan lizentziatua (1994ean), eta Euskal Herriko Unibertsitatetik Matematiketan Europear Doktorea (UPV/EHU, 2007an) den Leire Legarreta, gaur egun EHU-ko irakasle agregatua da, eta bertan lanean ari da 1995etik.  Matematika Departamentuko Idazkari Akademikoa izan zen (2013-17an),  eta 2011tik EHU-ko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Euskara Batzordeko kidea da.

Zientzietako gradu guztietan eskolak eman ditu, 8 irakasgai baino gehiagotan, eta baita, Modelizazio eta Ikerkuntza Matematiko, Estatistika eta Konputazio Master interunibertsitarioko “Kodeak eta Kriptografia” eta “Taldeak eta Errepresentazioak” irakasgaien arduraduna da.

Bere ikerkuntza esparruak talde teorian, errepresentazio teorian, konbinatorian eta honen aplikazioetan oinarritzen dira. Ikerkuntza egonaldiak egin ditu L’Aquilako unibertsitatean (2002-2005), Salernokoan (2003-2004-2012) eta Sapiezan (2016).  LLP/ERASMUS programetan parte hartu du doktoretza ikastaroak emanez, Salernoko unibertsitatean (2013-2014), L’Aquilakoan (2015) eta Birminghamekoan (2016).

Aljebra arloko 18 argitalpen zientifikoan, 6 liburu kapituluren eta baita, kongresu nazional eta nazioarteko 25 komunikazioen egilekidea da. 20 ikerkuntza proiektu baino gehiagoren partaide izan da, eta hezkuntza berrikuntzako 4 proiektuena ere, hauetariko 2ren arduradun nagusia izanik, eta hainbat ebaluazio zereginen arduraduna ere.

 

 

Argitalpenak

Komunikazioak

Egonaldiak

Kudeaketa