presentacion

Aurkezpena

Taldearen irudia

Ezkerretik eskuinera: Josu Sangroniz, Luis Martinez, Leire Legarreta, Amaia Zugadi eta Gustavo Fernandez

Ikerketa-talde honek 2001az geroztik talde-teoriako, adierazpidearen teoriako eta konbinatoria aljebraikoko hainbat problema lantzen ditu. 

EHUko Matematika Saila lau irakaslek eta doktorego aurreko bi bekadunek osatzen dute. Saila nazioarteko hainbat ikerketa-talderekin harremanetan dago.

Gure ikerketa-lana Talde-teorian, Adierazpidearen Teorian eta Konbinatoria Aljebraikoko aplikazioetan oinarrituta dago. Ikertzen ditugun gai nagusiak honako hauek dira: berreturen egitura eta konjugazio mota p-talde finituetan; pro-p taldeak; talde klasikoetako Sylow p-azpitaldeen karaktereak; eta t-diseinuak, kendura multzoak eta elkartze-eskemak.